Kontsumobide

2018-2020 Kontsumobideren Plan Estrategikoa

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren Zuzendaritza Kontseiluak '2018-2020 Kontsumobideren Plan Estrategikoa' onartu zuen, 2018ko uztailaren 12an, hurrengo bi urteetarako helburuak eta jarduteko ildoak ezartzen dituena.

Planari buruz ekarpenak egin dituzten kontsumoaren arloko profesionalek eta agente ezberdinek elkarrekin egindako lanaren eta lankidetzaren ondorio da dokumentua. 

Planak sei helburu estrategiko bildu ditu, erakundearen zeregina eta ikuspegia betetzeko gauzatu beharreko ekintzei erantzuten dietenak: 

  1. Antolakundea kontsumo eta ordainketa molde berrietara egokitzea
  2. Arinago eta efikazago informatu eta prestatzea
  3. Pertsona kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak errespetatzeko jarrera sustatzea enpresetan
  4. Bikaintasunerantz lan egitea kontsumo gatazken konponbidean
  5. Lankidetza eta kooperazio sare hobeak garatzea
  6. Kontsumobideren ikusgarritasuna indartzea

Informazio gehiago'2018-2020 Kontsumobideren Plan Estrategikoa' (PDF, 1 MB)

Azken aldaketako data: