KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaur egun
  4.  
  5. Albisteak eta prentsa oharrak

Argitalpen-data: 2016/07/20

Uda honetan segurtasun osoz

Lasaitasuna eta kezka-falta dira udaren sinonimoak. Hala ere, pentsakera hori ez da oztopo izan behar alerta egoteko, arduratsua izateko eta kontsumitzaile eta erabiltzaileei legeak bermatzen dien eskubideak betetzea eskatzeko. Era berean, ez da eragozpena izan behar osasuna zaintzeko, eguzki-izpiek kalte handiak eragin ditzakeen garaian.

Helburua bada beltzarantze ederra erakustea, xehetasunez aztertu behar da eguzki-babesarako artikuluen etiketatua (pdf, 2,05 Mb) eta solariumak (pdf, 984 Kb) bezalako beste ordezko baliabide batzuek bete beharreko baldintzak. Hori guztia, ahaztu gabe begiak (pdf, 841 Kb) babestea ere duen garrantzia.

Baldin eta planen barruan badago garraio publikoa erabiltzea oporretako tokira joateko, garrantzitsua da aldez aurretik jakitea nola eta non aurkeztu erreklamazio bat (pdf, 264 Kb) edo nola jokatu hegazkin-konpainiak ekipajea galduz gero (pdf, 168 Kb).

Eta, Europar Batasuneko beste herrialde batera joan nahi izanez gero, kontuan hartu behar dugu Europako Erkidegoko araudiak eskubide espezifiko asko jasotzen dituela, erabilitako garraioaren arabera: hegazkina, trena, itsasontzia edo autobusa.

Hainbat aholku on udaz gozatzea lortzeko berme guztiekin.

 

  

Euskadi, auzolana