Kontsumobide

Auzitegi Gorenak azaroaren 6an erabaki zuen kontsumitzaileei dagokiela hipoteketako Egintza Juridikoen Zerga ordaintzea

Argitalpen-data: 

Horren aurretik, Auzitegi Gorenaren urriaren 16ko beste epai batek aurreko jurisprudentzia aldatu eta interpretatu zuen banku-erakundeak direla hipoteka eskritura publiko egiteko eta erregistratzeko interesatuak. Hortaz, mailegua ematen duten bankuek ordaindu behar zuten Egintza Juridiko Dokumentatuen (EJD) gaineko zerga.

Azken erabakiaren ondoren, Auzitegi Gorenak banku-erakundeen alde eman du epaia. Hori dela-eta, kontsumitzaileek ordaindu beharko dute Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga, hipoteka formalizatzean.

Hala ere, Euskadin, Ondare Eskualdaketen Zerga (OEZ) dela-eta, beren ohiko etxebizitza erosten duten pertsonak salbuetsita daude, Egintza Juridiko Dokumentatuak (EJD) modalitatean, egintzaren edo kontratuaren balioaren % 0,5ean finkatutako tasa graduala ordaintzetik. Honela dago ezarrita Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako araudian.

Hipoteka maileguei buruzko informazioa Kontsumobideko webgunean kontsulta daiteke.