Kontsumobide

Euskadiko Kontsumoaren Arbitraje Batzordea Europako eremuan gatazkak ebazteko egiaztatua izan daEuskadiko Kontsumoaren Arbitraje Batzordea Europako eremuan gatazkak ebazteko egiaztatua izan da

Argitalpen-data: 

Batzordea Kontsumobideri atxikita dago, eta gatazkak ebazteko erakunde gisa AECOSAN egiaztapena lortu duen lehen erakundeetako bat da.

Euskadiko Kontsumoaren Arbitraje Batzordeak Espainiako Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren (AECOSAN) aurrean, egiaztapena eskuratu du gatazken ebazpen alternatiborako erakunde izateko. Aurrerantzean, Arbitraje Batzordea kontsumo-auziak ebazteko Europako plataformaren barruan egongo da.

Azaroaren 2ko 7/2017 Legeak Espainiako ordenamendu juridikoan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013/11/EB Zuzentaraua, kontsumo-gaien inguruko auzien ebazpen alternatiboari buruzkoa, sartu du. Araudi horren helburua da Europar Batasunean bizi diren kontsumitzaileei kontsumo-gaien inguruko auzien ebazpen alternatiborako mekanismo independente, inpartzial, garden, eraginkor, arin eta bidezkoetara jotzeko aukera dutela bermatzea.

Egiaztapenerako bete behar dituzten eskakizunak honako hauek dira:

  • Independentziaren, inpartzialtasunaren, gardentasunaren, eraginkortasunaren eta ekitatearen printzipioak babestea.
  • Prozeduran parte hartzeko
  • Aldeek prozedurara edozein fasetan jo ahalko dute, eta beraiek agertu ahalko dira, edo ordezkatuta edo hirugarren batek lagunduta, eta, hala nahi badute, aholkularitza independentea eskatu ahalko dute.
  • Aldeek prozeduretara jotzea erraza eta identifikatzeko erraza da, online izan ala ez, zer lekutan dauden kontuan izan gabe.
  • Berdintasunaren printzipioa bermatzen da aldeen artean, beren adierazpenekiko errespetua eta beren jarreren oreka.
  • Prozeduraren emaitza aldeei gehienez 90 eguneko epean jakinaraziko zaie.

-         Auziak ebazteko pertsona arduradunek une oro jardungo dute independentziaz eta inpartzialtasunez.

Nabarmendu behar da, Internet bidez produktu eta zerbitzuak eskuratzearekin lotutako gatazketarako, Europako Batzordeak auziak online ebazteko plataforma sortu duela, EBko edo Norvegiako, Islandiako eta Liechtensteineko kontsumitzaile eta enpresek auzitegietara jo beharrik izan gabe ebatzi ahal izateko.

Plataforma hori auziak ebazteko erakunde ezagun baten aurrean erreklamazioa aurkezteko erabili ahalko da, besteak beste, orain Euskadiko Arbitraje Batzordearen aurrean; izan ere, Batzordeak egiaztapena eskuratu du Espainiako Kontsumo, Elikagaien Segurtasun eta Nutrizio Agentziaren aurrean.

Erreklamazioa planteatzeko, kontsumitzaileak web-orrialdeko inprimakia bete beharko du, eta intereseko dokumentazioa erantsi (fakturak, erosteko aginduak etab.).