Kontsumobide

Kontsumobidek ate irekien eguna ospatuko du irailaren 6an, kontsumorako prestakuntza-zentroen eskaintza aurkezteko

Argitalpen-data: 

2018/2019 ikasturterako programa institutuaren webgunean kontsulta daiteke

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ate irekien eguna ospatuko du irailaren 6an bere prestakuntza-zentroetan. 2018/2019 ikasturterako diseinatu den eskaintza didaktikoa aurkeztuko du egun horretan. BilbokoDonostiako eta Vitoria-Gasteizko lokaletan egingo da aurkezpena, jendearentzako irekita dauden ordutegiaren barruan.

Kontsumobidek doako hainbat ekintza eskaintzen ditu bere kontsumorako prestakuntza-zentroetan, eta denek dute helburu gisa herritarren artean kontsumo arduratsua sustatzea eta herritarrek, kontsumitzaileak eta erabiltzaileak diren heinean, bere eskubideak eta betebeharrak zein diren ezagutzea.

Programa kolektibo oso heterogeneora dago bideratuta, besteak beste honako hauei: DBHko bigarren mailako ikasleak, batxilergoko ikasleak, lanbide-heziketako ikasleak, Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programetako ikasleak eta helduen hezkuntza iraunkorreko ikasleak; gurasoak; 14 urtetik gorakoen taldeak; mota guztietako elkarteak eta entitateak; adinekoak; eta kontsumoko profesionalak.

Informazioa emateko jardunaldian ordu erdiko azalpen-bisitak egingo dira; denbora horretan, hain zuzen, zentroetako langileek ikasturte berriak dakartzan berrikuntza nagusiak azalduko dituzte eta bertan daudenen zalantzak argituko dituzte. Halaber, Kontsumobidek jardueretan erabiltzen dituen prestakuntza-materialak kontsultatu ahal izango dituzte bisitariek. Azken batean, helburu nagusia da irakasleek eta kolektiboen arduradunek zentzuz aukeratu ahal izatea haien helburu pedagogikoetara hobeto lotzen diren jarduerak.

2018/2019 ikasturteko programan, Kontsumobideren estekan, formatu desberdinak dituzten jarduerak daude.

  • Tailerrak, 9 gai-arlotan banatuta: elikadura, erosketak eta zerbitzuak, etiketak, finantza-zerbitzuak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) , iraunkortasuna, kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak, publizitatea eta segurtasuna.
  • Kontsumo Abentura programa, hezkuntza-premia bereziak dituzten taldeentzat ere.
  • Hezkuntza-premia bereziei egokitutako tailerrak.
  • KB Lanbide Heziketa.
  • Kontsumoari buruzko minimaratoiak.
  • Proiektu zehatzei egokitutako prestakuntza, DBHko 2. zikloko ikasleentzat.
  • KB Txiki-txokoa, 6-12 urte bitarteko umeentzat, uztaileko udalekuetan.
  • Kontsumobide Jolasean, 6-12 urte bitarteko umeentzat, Pazko-Astean eta udan, Donostian.
  • Case Study, Focus Group eta hitzaldiak helduen taldeentzat.
  • Jardunaldi teoriko-praktikoak, hezitzaileentzat.
  • Ingeleseko tailerrak.
  • Prestakuntza-paketeak.
  • Infokontsumo: Kontsumoari buruzko hainbat informazio, nerabeen gurasoentzat.
  • Material didaktikoak
  • Orientabide pedagogikorako zerbitzua, irakasleentzat.

2017an zehar Kontsumobidek 2.093 tailer, hezitzaileentzako 2 jardunaldi teoriko-praktiko eta entitate publikoentzako 10 jarduera egin zituen bere zentroen bitartez. Jarduera hauetan 171 taldek hartu zuten parte, guztira, 21.450 lagunek.

Programa horretaz gain, Kontsumoko Euskal Institutuak baditu beste ekimen batzuk ere, hala nola: prestakuntza ibiltaria, ikastetxeetan ematen dena, eta adinekoentzako programa berezi bat.

Informazio gehiago Kontsumobideren kontsumorako prestakuntza-zentroetan:

Vitoria-Gasteiz:
945-01 66 00
C/ Adriano VI kalea, 20 - 1º

formacion-araba@kontsumobide.eus

Bilbao::
94-403 22 20
Nicolás Alcorta kalea, 2 - 1º

formacion-bizkaia@kontsumobide.eus

Donostia / San Sebastián:
943-02 25 90
Zarategi pasealekua, 82-84

formacion-gipuzkoa@kontsumobide.eus