Kontsumobide

Lehengo gizarte-bono elektrikoaren onuradunak diren pertsonek urrira arteko epea dute eskaera berritzeko

Argitalpen-data: 

Energia Ministerioak luzatu egin du dokumentazioa aurkezteko epea, apirilaren 10ean amaitu behar baitzen hasierako epea

Aurreko araudiaren arabera lehengo gizarte-bono elektrikoaren onuradunak diren pertsonek sei hilabete gehiago dituzte, urrira arte, araudi berriak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituztela frogatzeko. Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioak hasieran eman zuen epea (apirilean amaitzen zena) sei hilabetez luzatzea erabaki du 897/2017 Errege Dekretua, urriaren 6koa indarrean jarri ostean; izan ere, kontsumitzaile kalteberaren, gizarte-bonuaren eta etxean energia elektrikoa duten kontsumitzaileak babesteko beste neurri batzuk arautu dira errege dekretu horren bidez.

Gizarte-bonoa deskontu bat da, eta horri esker kontsumitzaileek onurak lor ditzakete ohiko etxebizitzaren faktura elektrikoan, baldin eta 10 kW edo gehiagoko potentzia kontratatzen badute, Kontsumitzaile Txikiarentzako Borondatezko Prezioaren (KTBP) tarifa hitzartzen badute eta araudian ezarritako betekizunak betetzen badituzte. 2017ko urrian indarrean jarri den gizarte-bono elektriko berriari esker, jende gehiagok eskuratu ahal izango ditu argiaren fakturaren deskontuak, bonua eskuratzeko irizpideetako bat familiaren diru-sarrerak baitira.

Orain arte, kontsumitzaile talde oso zehatzek baino ezin zuten eskatu: 60 urtetik gorakoak oso baldintza zehatzetan, familia ugariak eta kide guztiak langabezian zituzten familia unitateak. Araudi berriaren arabera, aldiz, onuradunak gehiago izan daitezke eta, familia ugariez eta pentsiodun zehatz batzuez gain, erreferentzia nagusia diru-sarrerak dira.

Sartu gure blogan eta ezagutu gizarte-bono berria eskatzeko beteharrak edo kontsultatu gure webgunean pobrezia energetikoaren kontrako beste neurri batzuk.