Kontsumobide

Nuestra Señora de Begoña ikastetxea (Bilbo) Consumópolis13 eskola-lehiaketaren estatu-mailako fasearen irabazle.

Argitalpen-data: 

Consumópolis13 . 'Publizitatean: denak balio al du? ' izeneko kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa (2017-2018 ikasturtea)

Nuestra Señora de Begoña ikastetxeak (Bilbo) –'Pitagóricos’ taldeari esker– Consumópolis13 eskola-lehiaketaren estatu-mailako fasea irabazi du, DBHko lehenengo eta bigarren mailan, hain zuzen. (Consumópolis13 . 'Publizitatean: denak balio al du? ' izeneko kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa. 2017-2018 ikasturtea.) 

Pitagóricos’ taldea Markel Cano, Marcos Mendicuti, Gaizka Arana, Ander Herrera, eta Samuel Aguado ikasleek osatu dute, eta Maite García irakaslearen zuzendaritzapean aritu dira.

Gogora ekarri behar dugu Consumópolis-en beste edizio batzuetan, estatu mailako fasean, Euskadiko taldeak izan zirela irabazle. Hain zuzen ere: 

Zer da Consumópolis?

Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da, eta Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Lehenengo eta Bigarren zikoetako ikasleei zuzenduta dago. Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak (AECOSANek) antolatzen du, gainerako autonomia-erkidegoekin batera.

Lehiaketaren helburu nagusia da sustatzea ikastetxeen parte hartzea —irakasle eta ikasleen bitartez— kontsumo arloko hezkuntzarekin erlazionaturiko jardueretan; ikasleak kontsumo-ekintzak modu kontzientean, kritikoan, solidarioan eta arduratsuan egiteak duen garrantziaz sentsibilizatzeko.