euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Europako Batzordeak argitu duenez, lentejuelak dituzten jostailu bigunak adin guztietako haurrek erabiltzeko modukoak izan behar dira

Argitalpen-data: 

Duela gutxi Europako Batzordeak ohar batean aipatu du jostailu bigun beteak eta peluxeak seguruak izan behar direla adin guztietako umeentzat, baita jostailuok lentejuelez estalita badaude ere. Oharrean, Jostailuentzako segurtasunari buruzko 2009/48 Zuzentaraua eta Jostailuen segurtasunari buruzko EN 71-1: 2014 + A1 arau bateratua aplikatzeko modua aipatzen da. Halaber, gomendioen artean, gogoratzen dira Jostailuen Segurtasuneko Adituen Europako Taldearen Administrazio- eta Lankidetza-taldearen kiderik gehiengoaren” iritziak.

Europako Batzordeak dio zatika edo osorik lentejuelaz estalita dagoen eta jostailu bigun beteari buruzko definizioa betetzen duen jostailu bigun betea 36 hilabetetik beherako adingabeentzako jostailua dela eta, beraz, “debekatuta dagoela pieza txikien inguruko betekizunak saihestea, adinari buruzko ohartarazpen gehituz 3 urtetik beherakoentzat egokia ez dela adierazten duena”.

Ondorioz, Europako Batzordeak hauxe dio: “lentejuelez estalitako jostailu bigun beteak adin guztietako adingabeek erabiltzeko seguruak izan behar dira”

Esteka:

https://ec.europa.eu/docsroom/documents/34046?locale=es

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana