Kontsumobide

Gizarte-bonuari buruzko tailer berria Bilbon

Argitalpen-data: 

Kontsumobidek gizarte-bonuari buruzko tailer berria antolatu du apirilaren 2rako. Prestakuntza-tailerra 16:00etan egingo da Bilboko Kontsumobideren egoitzan (Nikolas Alcorta kalea, 2) 

Tailerraren helburua informazioa ematea da; gizarte-bonua edukitzeko eskubideari buruz eta bonua nola eskuratzen den. Tailerrean nork eska dezakeen gizarte-bonua eta nola eskatu azalduko da. Prestakuntza-tailerra gizarte-bonuaren onuradun izan daitezkeen pertsonei zuzenduta dago bereziki; familia ugariak, pentsiodunak, errenta baxua duten pertsonak edo gizartetik baztertuta geratzeko arriskuan daudenak. Interesekoa izan daiteke baita ere zirkunstantzia berezietan dauden senideekin  bizi diren familientzat: guraso bakarrekoak, desgaitasunak dituztenak, II. edo III. mailako menpekotasuna, genero-indarkeriaren edo terrorismoaren biktimak.

Gizarte-bonua baliabide urriak dituzten pertsonen kalteberatasuna arintzeko bideratutako ekimena da eta pobrezia energetikoa nozitzeko egoerak saihestea du helburu. Lehengo gizarte-bonuaren onuradun zirenek berriro eskatu beharko dute eta baldintza berriak betetzen dituztela egiaztatu. 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera egindako eskaerek, onartzen badira, deskontuak sorraraziko dituzte fakturazio-zikloaren lehenengo egunetik hasita.

Prestakuntza-tailer honek ordubeteko iraupena izango du eta Kontsumobidek “Nola eskatu gizarte-bonua hiru pausotan” izenburupean euskal geografia osoan antolatutako hainbat tailerren esparruan kokatzen da.

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 943-022590 telefonora deituta edo posta elektroniko honetan:  kontsumobide.formacion@kontsumobide.eus. Izena emateko epea zabalik dago.

Informazio gehiago: