Kontsumobide

Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxeak Euskadi ordezkatuko du Estatu mailan Consumopolis 14 lehiaketan

Argitalpen-data: 

Consumopolis lehiaketaren 14. edizioan EAEko eskola desberdinetako 36 ikasle-taldek parte hartu dute. Lehiaketa honen helburua kontsumo arduratsua sustatzea da eta aurten “Zure segurtasunagatik. Ba al dakizu zer kontsumitzen duzun?” lelopean egin da. Partaideek helburuekin lotura duten proiektuak aurkeztu behar izan dituzte.

Euskadiko irabazlea Donostiako Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxea izan da eta, ondorioz, gure autonomia erkidegoaren ordezkaria izango da Madrilen egingo den estatu mailako fasean.  Epaimahairen iritziz “Funtzio Aniztasun Betaurrekoak” proiektua izan da helburuetara ondoen egokitu dena. Bigarren eta hirugarren saria Azkoitiara joan dira, Floreaga ikastetxera hain zuzen ere,  eta UNO eta Fruitpen izeneko taldeek aurkeztu dituzten proiektuetara.

Consumópolis Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizatearen Ministerioaren Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak eta Autonomia Erkidegoek antolatzen dute eta eskola ziklo desberdinetara zuzentzen bada ere, aurten Euskadiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  3. eta 4. kurtsoetara bideratu da, batez ere.