Kontsumobide

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburuak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berria iragarri du.

Argitalpen-data: 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo sailburua Eusko Legebiltzarreko arloko batzordearen aurrean agertu zen ekainaren 17an bere sailaren jarduketa-ildoak aurkezteko; horien artean kokatzen dira Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren ildo estrategikoak. Sonia Pérez Ezquerra sailburuak Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuaren Lege berria iragarri du, “kontsulta publikoaren fasean dagoena” eta haren beharra azpimarratu du kontsumo-ildoen aldaketengatik, errealitate teknologikoarengatik eta Kontsumobideren sorrera aurreko legearen ondoren etorri zelako, 2003koa baita. Lege proposamen berriak kontsumo arduratsu eta jasangarria jorratzen du, orain arte ez geneukana, babes berezia behar duten taldeak aintzat hartzen dira eta Enpresa Onen Kodea ezartzen da “funtsezkoa da arreta pertsonengan soilik ez jartzea  -hori ere garrantzitsua da-  baizik eta enpresetan ere.”  

 

Emandako azalpenean sailburuak adierazi du gizarte aldaketek   -besteak beste “teknologia, familia modu berriak eta populazioaren zahartzea” nabarmendu ditu-  kontsumitzeko molde berriak eta kontsumitzaile aktiboagoak eta arduratsuagoak sortarazi dituztela, baita ingurune bat, non eskubideen eta horien babesaren bilakaeran teknologiaren eragina nabarmena da. Perez Ezquerra sailburuak “kontsumoari buruzko zeharkako ikuspegiaren eta herritarrengandik gertu dagoen kontsumoko euskal institutu baten, irtenbideak bizkor, arin eta modu erraz batean eskaintzeko gai dena” aldeko apustua egin du

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren jarduera sei ardatzen bidez lantzen da:

  1. Erakundea egokitzea kontsumo eta ordainketa molde berrietara.
  2. Herritarrei informazioa eta prestakuntza.
  3. Eskubideak errespetatzeko jarrera sustatzea enpresetan jardunbide egokien gisako ekintzen bidez.
  4. Arbitrajea sustatzea gatazkak ebazteko bide gisa, prebentzioaren edo konponketaren bitartez.
  5. Gakoak diren erakundeekin lankidetza eta kooperazioa garatzea, bai EAE mailan, baita estatu eta Europa mailan ere.
  6. Kontsumobide ospetsu egitea eta kanpo-oihartzuna bultzatzea.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko arduradunak aurreratu du lan-ildo horiek errealitate bihurtzeko, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak lau arlotan diharduela lanean:

  1. Prestakuntza. Arreta berezia jarriko zaie ikasleei eta sektore ahulenei, adinekoak kasu. 2018an 77.200 pertsonek 4887 prestakuntza ekintzetan parte hartu zutela nabarmendu du. Arlo hori indartuko dela iragarri zuen, enpresei zuzendutako prestakuntza-ekintzak txertatuz.
  2. Informazioa. Horretarako pertsonak izango dira ardatz, eta kontsumitzeko momentuan, aurretik eta ondoren ere, babesteko ardura bere gain hartu du. Perez Ezquerra sailburuak kontsumo arloan biztanleak arduratsuak izatea, eta bertakoa kontsumitzearen alde egin du, etorkizuneko gizartea eraikitzeko bide gisa.
  3. Erreklamazioei eta kexei erantzuna ematea da Kontsumobideren funtsezko arloetako bat: 2019an “5.049 erreklamazio erregistratu dira, gehienak telefono konpainien kontra, 179 zehapen/isun sustatu dira eta 500 arbitraje eskaera baino gehiago daude”.
  4. Ikuskaritza Kontsumoko Euskal Institutuaren laugarren lan-arloa da eta 2018an 2.166 ikuskapen egin dira eta 6.115 produktu kendu dira merkatutik.

Sonia Pérez Ezquerra sailburuak berriki aurkeztutako “Zerbitzuen Karta, gardentasunaren aldeko erabateko konpromisoa” eta ikerlanak egitearen aldeko ideiarekin amaitu du bere agerraldia. Besteak beste, ikerlan hauek iragarri ditu: toki merkataritza Vs merkataritza elektronikoa eta “lankidetza ekonomia” izenekoak duen eragina eta ondorioak.