Kontsumobide

Eskola-itzulera: 10 jarraibide kontsumo arduratsu baterako

Eskola-itzulerak gastu handia eragiten die familiei. Ikasturte berrirako hainbat artikulu erosi behar direnez (testuliburuak, materiala, arropa, ekipamenduak eta uniformeak), ezinbestekoa da kontuan hartzea kontsumo zentzuzko eta arduratsu baterako jarraibideak. Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak hamar aholku ematen dizkizu ikasturtearen hasiera honetarako:

Material escolar

 

 

 

1. Ezarri aurrekontu bat, eta egin beharrezkoak dituzun artikuluen zerrenda bat.

2. Berrerabili. Egiaztatu aurreko ikasturtetik sobera den materialik baden, trukatu beste familia batzuekin egoera onean dauden liburuak eta eskola-artikuluak. Izan zaitez arduratsua ingurumenarekiko.

3. Eskaintzak konparatu, preziorik onena lortzeko, eta gogoan izan publizitatea loteslea dela.

4. Lehenetsi segurtasuna. Ziurtatu artikuluek EE marka daramatela, horrek bermatzen baitu Europar Batasunak ezarritako fabrikazio- eta segurtasun-baldintzak betetzen direla.

5. Begiratu etiketak. Arropak, oinetakoek eta osagarriek etiketa bat izan behar dute, osaerari eta enpresa fabrikatzaileari buruzko informazioa ematen duena.

6. Eskatu tiketak eta gorde. Ezinbestekoak dira erreklamazioak egin ahal izateko.

7. Gogoan izan artikulu berriek, arau orokor gisa, bi urteko legezko bermea dutela.

8. Produktuak Internetez eskuratzen badituzu, gogoan izan, arau orokor gisa, 14 egun dituzula atzera egiteko eskubideaz baliatzeko, hau da, artikuluak itzultzeko, zure erabakia justifikatu beharrik gabe.

9. Ez ahaztu: Kontsumoko Arbitraje Sistemari atxikitako establezimendu batean erosten baduzu, arbitrajera jo ahal izango duzu zeinahi gatazka konpontzeko. Bermatuta izango duzu erreklamazioak doan ebaztea, justiziako epaitegietara jo beharrik gabe.

10. Irakatsi zure seme-alabei kontsumo arduratsu baterako jarraibideak. Egin itzazu eskola-itzulerako partaide, horrek familiaren ekonomian daukan eraginaz jabetu daitezen. Baliatu aukera hau kontsumoari buruz hezteko.