euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Eta hegazkin-konpainiak nire erreklamazioari erantzuten ez badio, zer?

egilea: Kontsumobide, Otsaila 10, 2017

Oporraldietan, hegaldietan atzerapenak izaten badituzu edo bertan behera uzten badizkizute, ia amaierarik gabeko zurrunbilo batean sar zintezke. Beste hegaldi batzuekin dituzun loturak galtzeari, hotelera berandu iristeari edo atseden-egunak nahitaez gutxitu behar izateari, gainera, beste zalantza hauek ere gehitzen zaizkio: ez jakitea nola erreklamatu hegazkin-konpainiari eta nola jardun, erantzunik jasotzen ez baduzu edo zure eskaera betetzen ez badute.

Lehendabizi, ezinbestekoa duzu jakitea zer eskubide dituzun, jasandako kaltearen eta kontratatutako ibilbidearen arabera, arautegiak zer ordain ezartzen dituen eta eskaera behar bezala nola tramitatu.

Hegaldi bat bertan behera utzi badizute, hegaldiaren irteera hiru ordu baino gehiago atzeratu bada edo ontziratzen utzi ez badizute, gainerreserbagatik adibidez, lehenengo urratsa da, hasierako ezustekoa pasatu ondoren, erreklamazio bat egitea hegazkin-konpainiari. Enpresek erreklamazio-orriak eduki behar dituzte aireportuetako mahaietan. Kasu askotan, haien web-orrialdetik bertatik ere izapidetu daitezke erreklamazioak. Eskari-orririk ez baduzu, Sustapen Ministerioaren mendeko Aireko Segurtasuneko Estatuko Agentziak (AESA) eredu bat jartzen du edonoren eskura, behar dutenek bete dezaten, daturik ahaztu gabe. Tiket edo fakturen kopiak erantsi behar dituzu, eta jatorrizkoak gorde.

Arazoa, ordea, denbora pasatu eta erantzunik jasotzen ez duzunean sortzen da. Zer egin? Hegazkin-konpainiak hilabete du erantzuteko. Erantzuten ez badizu edo erantzunak betetzen ez bazaitu, AESAri egin diezaiokezu erreklamazioa. Inprimaki bat  bete behar duzu, eta hegazkin-konpainiarekin izandako komunikazioen kopiak, hegazkin-txartela eta egoki iritzitako beste edozein agiri erantsi behar dituzu. Inprimakia posta elektronikoz, sau.aesa@seguridadaerea.es, edo posta arruntez bidal daiteke (hobe gutun agiriduna bada, jaso dutela ziurtatzeko), helbide honetara:

Ministerio de Fomento – Agencia Estatal de Seguridad Aérea (AESA)
División de Calidad y Protección al Usuario
Avda. General Perón, 40. Acceso B.
28020 Madrid

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana