euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Euskadiko oinetako dendek betetzen dituzte oinetakoei eskatzen zaizkien betekizunak?

egilea: Kontsumobide, Otsaila 9, 2017

Oinetako dendek ezinbestean bete behar dituzte arauz ezarrita dauden betekizunak. Oinetakoetan beti agertu behar da horien osagai nagusiak fabrikatzean erabili diren materialen gaineko informazioa; halaber, establezimenduek kartel bat erakutsi behar dute ikusteko moduko tokiren batean, eta kartelean, material horiek irudikatzen dituzten piktogramak ikusi behar dira..

Kontsumobidek azalera handien, denda kate espezializatuen eta oinetako denden kontrola egin du, 2016. urtean, hiru lurralde historikoetan, EAEn dauden mota horretako komertzioek araudia zenbateraino betetzen duten zehazteko. Kontsumobideren kanpainen urteko planaren barruan sartzen da ekintza hori, helburu nagusia establezimenduek indarreko araudia betez jarduten dutela ikuskatzea delako.

Emaitzen arabera, komertzioen erdiak baino gehiagok ez zuen erakusten, ikusteko moduko toki batean, piktogramen kartela, hau da, oinetakoen osagai nagusiak fabrikatzean erabili diren materialak irudikatzen dituen piktogramadun kartela. Gainera, bostetik batean ez zegoen erreklamazio-orriak daudela erakusten duen kartela.

Era berean, Kontsumobideko ikuskatzaileek irregulartasun batzuk ere ikusi zituzten noizbehinka etiketetan. Oinetakoetan beti agertu behar da hiru alderdi garrantzitsuenak fabrikatzeko erabili diren materialen gaineko informazioa; eta hiru alderdiak dira: gantzola, azala eta barne-zola. Horretarako, oinetako pare bakoitzetik gutxienez batean agertu behar dira datu horiek etiketa batean, eta etiketa inprimatuta, itsatsita, estanpatuta edo lotuta egon daiteke. Logikoa denez, ondo lotuta egon behar da, ikusteko eta erraz iristeko moduko tokian. Gainera, testua behintzat gaztelaniaz egon behar da. Halaber, etiketan –edo, hala badagokio, kutxan- fabrikatzailearen identifikazioa eta helbidea egon behar dira jasota; baina egoitza Espainian ez badauka, herrialdean duen legezko ordezkariaren edo inportatzailearen datuak jaso behar dira.

EAEn ikuskatu diren komertzio gehienetan oinetakoek etiketari lotutako agindu hori betetzen zuten, salbuespen gisako kasu batzuetan izan ezik:

  • Etiketa ez zegoen inprimatuta, itsatsita, estanpatuta edo lotuta (% 6,66).
  • Ez zen ikusten eta ez zen erraz hartzen (% 3,33).
  • Testua ez zegoen gutxienez gaztelaniaz (% 3,33).
  • Ez ziren agertzen fabrikatzailearen, haren legezko ordezkariaren edo inportatzailearen datuak (% 13,33).
JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana