euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Iraungitze-dataren eta kontsumo lehenetsiaren artean desberdintasunak

egilea: Kontsumobide, Otsaila 6, 2017

Alde handia dago iraungitze-dataren eta kontsumo lehenetsiaren artean. Iraungitze-datak adierazten dizu zein egunetatik aurrera ez litzatekeen elikagai bat kontsumitu behar, elikadura-intoxikazio bat eragin dezakeelako.

Hala ere, badira iraungitzen edo galtzen ez diren elikagaiak baina kontsumo lehenetsiko denboraldi bat dutenak. Kasu horretan, data horrek esango dizu noiz arte aurkituko duzun produktua kontsumitzeko baldintzarik hoberenetan, zaporeari, usainari eta testurari dagokienez, baldin eta kontserbazio-baldintza egokietan gorde baduzu. Kontsumo lehenetsiko data igarota izateak ez du arrisku zuzenik izango zure osasunean, baina produktuak zer itxura duen ikusi beharko duzu kontsumitzea komeni den jakiteko.

Hortaz, zein dira kontsumo lehenetsiko data izaten duten produktuak?

  • Lataratutako produktuak. Leku fresko batean gordetzen badituzu, kontsumitzeko data luzatuko zaie.
  • Jogurtak. Kontsumo lehenetsiko data igaro eta gutxi gorabehera bi-hiru bat astetan oraindik ere jateko moduan egoten dira, Nutrizioaren eta Elikadura Zientziaren Espainiako Akademiaren arabera. Produktua nola kontserbatu den horren araberakoa izango da epea, hotz-katea eten egin baitaiteke produktua erosten duzunetik hozkailuan sartzen duzunera bitarte.
  • Arrautzak. Arrautza bat jateko moduan dagoen jakiteko, urez betetako ontzi batean sartu behar duzu. Flotatzen badu, barruan gasak pilatu zaizkiola esan nahi du, eta ez dela oso segurua jatea.
  • Pasta. Elikagai lehor bat denez, zaila izaten da alferrik galtzea. Data igaro ondoren ere kontsumitu daiteke, baldin eta zapore arrarorik antzematen ez badiozu.
  • Espeziak eta aleak. Urteetan irauten dute, baina aromek denborarekin indarra galtzen dute.
Gaiak
JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana