KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaur egun
  4.  
  5. Albisteak eta prentsa oharrak

Kontsumo arduratsua: zelan zabaldu wifia garagardo lata bat erabiliz

egilea: Kontsumobide, Iraila 28, 2017

Etxean duzun wifi seinalea benetako buruko mina izan daiteke. Etxearen banaketa, hormen lodiera, router modeloa edo teknikariek internetekiko konexioa jartzeko erabakitako lekua direla-eta arazoak izan ditzakezu etxeko zenbait lekutan wifi seinalea kaptatzeko.

Gaur egun, merkatuan wifi hedagailu edo anplifikadore asko aurki ditzakezu prezio desberdinetan, eta aukera ematen dizute seinalea etxeko txoko guztietara helarazteko. Hala ere, egon badaude beste aukera batzuk, eta jasangarriagoak, zeintzuek aukera ematen baitute emaitza berberak lortzeko, kontsumo arduratsuaren bidez.

Garagardo lata xume bat birziklatzeari esker haririk gabeko sarearen hedadura handi dezakezu. Jakina, ez da nahitaezkoa lata garagardoarena izatea, baliteke freskagarriarena, edari isotonikoarena edo beste likido batena izatea. Prozedura erraza da eta Youtuben eskuragai dagoen bideo honen jarraibideak jarraituz egin daiteke urratsez urrats:

  • Lehenengo eta behin ontziaren behealdea kuter edo artaziaz moztu behar duzu zeharo askatu arte.
  • Gero, gauza bera egin behar duzu gainaldearekin, baina bizpahiru zentimetro laga behar dira moztu barik, latarekin lotuta egon dadin.
  • Azkenik, moztu zilindroa goitik behera.
  • Lataren gainaldeko edateko zuloa router-aren antenan sartu behar duzu. Lata seinalearen anplifikadorea izango da eta kurbadurari esker uhinak estaldura txikiagoa duten eremura zuzendu ahal izango dira. Zure router-ak antena bat baino gehiago badu, prozesu bera egin behar duzu antenak adina latarekin.

Kontsumo arduratsuaren aldekoa bazara, baina birziklatzearen ordez berrerabili nahiago baduzu, router zahar bat jar dezakezu etxeko sarearen bitarteko gune batean, wifiaren indarra handitzeko. Leku egokiena eta gailua konfiguratzea nahikoa da. Minutu batzuk besterik ez dira behar etxeko seinalea hobetzeko.

Euskadi, auzolana