Kontsumobide

2.0 Publizitatea. Zer eragin dute gugan online bidezko iragarkiek?

Azkeneko urteotan interneteko publizitateak gero eta gehiago eta esponentzialki zelatatzen gaitu; eta, geldi egotetik urrun dago, iragarkiak aurkezteko moduak berritzaileak eta ezezagunak dira, batzuetan ohartezinak diren egoerak sortuz sarean nabigatzen dutenei. 

Kontsumobide errealitate horretaz eta kontsumitzaileak izan dezakeen kalteberatasun egoeraz jabetuta dago. Zentzu horretan, eta prestakuntza-zentroen bidez, #2.0. publizitatea izeneko tailer berria aurkezten dizue 2018/19 ikasturte berri honetarako.

Prestakuntza-ekintza honek kontsumitzailea kontzienteago izatea du helburu: interneteko publizitateari buruz, publizitate horrek dituen modalitate desberdinei buruz eta kontsumitzeko ohituretan duen eraginari buruz. 

Partaideak hainbat edukietan sakonduko dute: publizitateak egungo gizartean duen oihartzuna, cookie-ek betetzen duten rola sarean pairatzen dugun publizitate jazarpenean, interneteko publizitate mota desberdinak, ekonomia globalean gora doan sektorean Influencers-en marketing-a eta aipatu sektoreko ordainketa motak eta iruzurrak eta, azkenik, kontsumitzaileak babesteko legeria interneteko publizitate masiboaren aurrean. 

Lankidetza metodologiari jarraiki, ekimena arbel digitala erabiliz eta taldeko lanetan tabletak erabiliz egingo da. Gainera, partaideek, kontsumo arduratsuaren influencer gisa, sustapen bideoa sortuko dute. Talde bakoitza bere publizitate proiektuaren protagonista bilakatuko da! 

Prestakuntza-zentroen ekintzak ondorengoei zuzentzen zaie: bigarren hezkuntzako 2. zikloko eta batxilergoko ikasleei, prestakuntza-zikloetakoei, helduen ikastetxeetako ikasleei, hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleei, gizarte-talde desberdinei eta, oro har, hiritarrei. Tailer honetan edo eskainitako besteetan parte hartzeko, dagokion lurraldeko zentroarekin jarri behar zara harremanetan , emailez edo telefonoz, eta denbora nahikoarekin erretserba egiteko aukera bermatzeko. Doakoak dira eta parte hartzeko eta ikasteko gogoa soilik eskatzen da.