KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaur egun
  4.  
  5. Albisteak eta prentsa oharrak

Eta nik? Badaukat Kontsumon erreklamatzea?

egilea: Kontsumobide, 

Enpresa bat kontratatzen duzu bulegoko leihoak alda diezazkizun edo ordenagailu bat erosten duzu zure negozioko kudeaketa arintzeko, eta, zer diren gauzak, arazoak hasten zaizkizu: leihoen instalazioa erdipurdikoa da edo erosi eta hilabete gutxira hondatzen zaizu konputagailua. Kontsumora zoaz, baina behin eta berriz zin egiten dizute ezin dutela ezer egin zure alde. Zergatik?

Produktu bat eskuratzea edo zerbitzu bat kontratatzea, berez, ezin dira kontsumo-egintzatzat jo lege-ikuspuntutik. Kontsumo-arazoa izango bada, Kontsumobide bezalako erakunde baten eskumenekoa, nahitaezkoa da premisa bikoitz bat bete dadila:

  • Transakzioan parte hartze duen alderdietako batek kontsumitzaile izan behar du. Estatuko legeriaren arabera, halakotzat jo daitezke:
    • Pertsona fisikoak, baldin eta beren merkataritza-, enpresa- edo lanbide-jarduerarekin loturarik ez duen helburuarekin badihardute.
    • Pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak, baldin eta eragiketa edo operazioa egiten badute merkataritza- edo enpresa-jarduerarekin zerikusirik ez duen esparru batean eta ezer irabazteko asmorik gabe.

Hau da, ordenagailua zure aisialdirako edo zure kudeaketa pribatuetarako erosten baduzu edo zure etxeko leihoak aldatzen badituzu, Kontsumora jo dezakezu. Gauza bera gertatzen da arazoa jabekideen erkidego edo komunitate batek izaten duenean, baldin eta, adibidez, atarirako obra bat kontratatu badu. Baldintza edo betekizun erabakigarria da, beraz, erosketa edo kontratazio horrek loturarik ez izatea eguneroko ogia irabazten duzun jarduerarekin. Edo gauza bera dena: orokorrean, zerga-ondorioetarako, zuk ezinezkoa izatea BEZa kentzea.

  • Beste alderdiak enpresari edo enpresaburu behar du, hau da, “bere merkataritza-, enpresa- edo lanbide-jarduerarekin lotutako helburu batekin” diharduen pertsona fisiko edo juridiko bat, pribatua nahiz publikoa, zuzenean jarduten duena edota beste pertsona baten bidez jarduten duena, haren izenean edo agindupean. Inportantea da hori; izan ere, partikular gisa aurkeztuko balitz ?hala gertatzen da, esate baterako, bigarren eskuko erosketetan, bitartekaritza-web esaten zaienak baliatuta egiten direnean?, epaitegian ebatzi beharko litzateke auzia, arau zibilen arabera.

Bi premisa edo baldintza horiek betetzen badira eta arazo bat baldin baduzu, enpresarekin akordioa lortzeko ahalegina egin behar duzu. Lortzen ez baduzu, eta dena delako gaian espezializatutako erakunderik ez badago, ez egin zalantzarik: aurkeztu ezazu erreklamazioa Kontsumobiden.

Euskadi, auzolana