Kontsumobide

Merkataritza-jokabide erasokorrak eta engainagarriak: ikasi halakoei izena jartzen

egilea: Kontsumobide, 

Telefonoa esekitzen duzu telemarketineko dei baten ondoren, etxeko atea ixten duzu merkataritza-bisitaldi baten ondoren, edo ordenagailua itzaltzen duzu Internet bidez prezioak bilatzen aritu ondoren, eta zerbait gaizki atera dela iruditzen zaizu. Mezua eta moduak ez zaizkizu batere gustatu. Dena dago asmatuta eta etika zalantzagarriko portaera bakoitzak bere izena du. Zenbait merkataritza-jokabide erasokor edo engainagarri identifikatzen lagunduko dizugu:

  • Zure enpresa elektrikorako egiten dut lan. Utzi zure faktura ikusten, jakiteko ea ondo aplikatzen dizugun tarifa”. Esaldi hori etxez etxeko salmentetan erabili ohi diren jokabide engainagarrien top teneko lehena da. Zure enpresa elektrikokoak badira, zergatik ez dituzte zure datuak? Logikoki, ez dira zure enpresa elektrikokoak, baina badirela sinetsaraziko dizute amarruen bitartez. Legearen arabera, nahasketa bidezko jokabide engainagarria da hori.
  • Udalaren itun berdearen kideak gara”, “Energiaren Euskal Erakundearen laguntza dugu” edo “Lankidetzan aritzen gara Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutuarekin”. Benetan? Kasurik ez. Administrazio eta erakunde publikoek ez dituzte enpresa pribatu jakin batzuk gomendatzen beste batzuen kalterako. Gaizki pentsatu “lagundu” eta “lankidetzan aritu” bezalako termino lausoekin etortzen bazaizkizu. Horrelakoak jokabide-kodeei edo kalitate-markei buruzko jokabide engainagarriak Definizio horren barnean hartzen dira, halaber, establezimenduan kontsumo-arbitrajearen logoa edo webgunean online konfiantza-zigilua erakusten duten enpresak, haien kide izan gabe edo haien inguruko araudian eskatutako baldintzak bete gabe.
  • Saltzaileak zure etxera joaten dira behin eta berriz, eta zure etxeko ataria igarotzea lortzen badute, inola ere ezingo dituzu bota. Ez dituzte zure ezezkoak onartzen, eta joateko eskatzen badiezu ere, ez dute amore ematen; horregatik, azkenean edozer sinatzeko prest egongo zinateke bistatik galtzeko. Jokabide hori jazarpen bidezko jokabide erasokorra da eta barnean hartzen ditu, baita ere, eskaintza telefoniko setatsuak.
  • Zure minak desagerraraziko dituen koltxoi miresgarri bat, hogei urte kenduko dizkizun ohe-oinarri magnetiko bat edo ia edozer sendatzeko propietateak dituen ur ionizatuko pitxar Zorte ona ate joka etorri eta betiereko gaztaroaren sekretua eskaintzen ari zaizu. Arazo bakar bat dago: artikulu horiek gaixotasunak edota disfuntzioak sendatzeko dituzten ustezko propietate horien inolako froga zientifikorik ez dago eta beraz, gezurretan ari zaizkizu; izan ere, ondasunen ezaugarriei eta propietateei buruzko jokabide engainagarria da.
  • Interneten ari zara arakatzen, zure ametsetako hotel-erreserbaren bila, edo zure talde gustukoenaren kontzertu baterako sarreren bila; halako batean, tentsioa izugarri igotzen zaizu. “Logela gutxi geratzen dira”, “egun horietan, oso jende askok eskatzen du helmuga hori”, “bost pertsonari interesatzen zaie hotel hori”, “sarrerak agortu daitezke”, “sarrera horien errenkadan zaude”… erosten ari zarela gehiegi hausnartzea galarazteko asmatuta daude horrelako amarruak, eta eskainitako ondasunen edo zerbitzuen eskuragarritasunari buruzko jokabide engainagarriak

Trikimailuak askotarikoak dira, eta legeak askoz ere gehiago biltzen ditu. Nolanahi ere, iruditzen bazaizu enpresaren batek oso etikoak ez diren bitartekoak baliatu dituela zurekin, produktu bat eros edo zerbitzu bat kontrata dezazun saiatzeko, ez izan zalantzarik: Kontsumobiden erreklamazio bat jar dezakezu.