Kontsumobide

Interneten hondoratu gabe nabigatzeko zazpi aholku

Internet gure egunerokotasunaren parte da, zaila da erabiltzearen tentazioan ez erortzea, baina, modu seguruan erabiltzen al dugu? Arazoak ekiditeko nahikoa neurri hartzen al ditugu? Jarraian, zure ordenagailua, mugikorra edo tableta modu seguruan erabiltzeko zazpi aholku emango dizkizugu:

  1. Babestu zure gailuak
    Ezagutzen dituzu malwareen guztiak? Ezagutzen ditugu birusak, troiarrak, espioiak eta gure gailuak mehatxatzen dituzten bestelako erasotzaileak ere. Antibirus on bat izatea, softwarea eguneratzea, aldizkako segurtasun kopiak egitea, edota erabiltzen ez diren tresnak desaktibatzea hasteko modu ona litzateke.
  2. Ez erakutsi zure pasahitza
    Internet gure kontu pribatu guztiak gordetzen dituen edo haietara sarbidea ematen digun kutxa gotor handi bat da. Ondorioz, oso garrantzitsua da gure pasahitzak ahalik eta konplikatuenak izatea sarbide horiek ongi babesteko.
    Garrantzitsua da, halaber, pasahitz ezberdinak izatea sarbide bakoitzerako. Eta ongi ezkutatzeaz gain, pasahitzek luzeak, letra larri eta xeheen, zenbakien, eta karaktere berezien nahasketa izan beharko lukete.
  3. “App”likatu beharrezko aplikazioak soilik eta web orri ofizialetatik jaisteko aukera.
    Ohartu al zara inoiz aplikazio bat zure gailura deskargatzen duzunean mugikorreko zenbait ataletara sartzeko baimena eskatzen dizula? Zenbat aldiz eman ote diogu baimena jartzen zuena irakurri ere egin gabe? Aplikazio asko dohainik dira enpresek gure datuetatik irabazi handiak lortzen dituztelako, ohartu ere egin gabe ematen dizkiegun datuak. Har ezazu mugikorra edo tableta eta ezaba itzazu deskargatutako aplikazioarekin lotura zuzenik ez duten baimenak. Jaitsi itzazu soilik behar dituzun aplikazioak eta betiere egizu denda ofizialetatik.
  4. Internetek informatu edo desinformatu egiten gaitu?
    Fake news direlakoak, hau da, notizia faltsuak, uste duguna baino ohikoagoak dira. Inguru anitzetatik iristen zaizkigu, eta batzuetan, gure gertukoenengatik ere bai. Batzuetan berri nahiko alarmistak edo sentsazionalistak izan ohi dira. Bestetan, haien xedea jendea engainatu eta pertsonak nahastea izaten da. Hasieran zaila izaten da jakitea egia edo gezurra diren, beraz, informazioa egiaztatzera bultzatzen zaitugu hura partekatu aurretik.
  5. “Sakatu hemen”
    Sare sozialen eta bat-bateko mezularitza bidez iritsi ohi zaizkigu opariak eskaintzen dizkiguten eta web orrian sartzera bultzatzen gaituzten mezuak. Adi! Inork ez du ezer oparitzen. Ez badirudi fidagarria hobe da ezabatzea. WhatsApp moduko aplikazioak jada hasi dira alerta-sistemak sortzen halako estekak aztertu eta erabiltzaileari abisatzeko esteka hura zabaltzea arriskutsua izan daitekeela.
  6. Esadazu zer partekatzen duzun eta nolakoa zaren esango dizut
    Izan al duzu inoiz aztarna digitalaren berri? Interneten partekatzen duzun guztiak (argazkiak, iruzkinak, datuak...) zure izaera nolakoa den ikustea ahalbidetzen digu. Sortzen duzun identitate digitalak zenbait ate ireki edo itxi egingo dizkizu, eta sarean izen ona edo txarra emango dizu; kontuz, horrek kalte egin liezazuke. 
  7. Wifia debalde, zein ondo!
    Wifi sare publikoak ez dira seguruak. Sare publikoetan konektatzen garen unetik aurrera, beste pertsonek gure gailurako sarbidea izan dezakete eta informazioa lapurtzeko teknikak erabili ditzakete. Ekidin ahal baduzu behintzat, ez zaitez sare horietara konektatu, eta konektatzen bazara egizu WPA edo WPA2 segurtasuna duen sare batera. Ez sartu pasahitzik sare publikoetan zabiltzanean; are gutxiago, ez sartu banketxeetara edo ez egin online erosketak.

Eta zuk, neurri horietako zein aplikatzen dituzu?