euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Mozorro segurua, ihauteri dibertigarriak

Inauterietako jaietan mozorroa da protagonista. Helduok itxuraldatuz, mozorrotuz, gozatzen dugu, baina zalantzarik gabe umeak dira ilusio handiagoz heroi, gaizkile, zonbi, sorgin, banpiro eta abar ordu batzuetarako bilakatu nahi dutenak. Mota guztietako mozorroak hedatuko dira luze eta zabal gure kaleetan, beraz, garrantzitsua da oinarrizko araudia ezagutzea eta gure mozorroa edo gure seme-alabena segurua dela ziurtatzea.

Gogoan hartu 12 hilabetetik 14 urtera artekoentzako mozorroak jostailutzat hartzen direla, ondorioz:

  • Segurtasun-betekizun zorrotzagoak bete behar dituzte eta CE marka izenekoa erakutsi behar dute. Europako CE marka eta Txinakoa bereizteko, hona hemen esteka hau.
  • Ikus adin-tartea. Bertan zein adinetarako den gomendagarria adierazten da.
  • Ikus  ohartarazpen bereziak, batez ere 36 hilabetetik beherakoentzat zuzendutako erabilera-oharrak.
  • Aztertu artikulua araudia betetzen duela ziurtatzeko eta, ondorioz:
    • Suaren kontrakoaden edo sua nekez har dezakeen. Mutur edo ertz ebakitzailerik  eta aska daitekeen eta, txarrenetan, adingabeek irents dezaketen pieza txikirik ez duela
    • Asfixia sor dezakeen lepoaldeko eta txano-aldeko  lokarririk edo sokarikez duela
  • Maskarek behar adinako zuloak eduki behar dute erraz arnasteko

 Bestalde, ez ahaztu makillajea produktu kosmetikoa dela: Zorrotz begiratu osagaiak, iraungitze-data eta sor ditzakeen alergiak. 

Dena den, garrantzitsua da kontuz aukeratzea zein dendatan edo webgunetan erosten dituzun artikuluak. Garrantzitsuena segurtasuna da eta egiazta ezazu etiketa eta erabilera-jarraibideak dituela

 Gaztelaniaz agertu behar dira.

  • Adi-adi irakur itzazu. Batez ere segurtasun-ohartarazpenak.
  • Egiazta ezazu honako datuak agertzen direla: enpresaren, fabrikatzailearen edo arduradunaren izena, izen soziala, marka eta helbidea.

 Mozorroa Internet bidez erosten baduzu, aintzat hartu online erosketa segurua egiteko aholkuak eta gogoratu 14 egun dauzkazula atzera egiteko eskubidea egikaritzeko, hau da, erositakoa zigorrik gabe eta azalpenik eman gabe itzultzeko.

Eta, azkenik, gorde ezazu faktura edo erosketa-tiketa eta, arazorik izanez gero, aurkez ezazu erreklamazioa.

Gogoan hartu, inauterietan, garrantzitsua gozatzea dela eta, arazorik ez izateko, onena segurtasun-berme guztiak edukitzea dela.

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana