euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Oinarrizko ordainketa-kontuei buruz hitz egiten entzun duzu, baina badakizu zer diren?

Azken egunotan, oinarrizko ordainketa-kontuei eta horiek doakoak izateko betekizunei buruz hitz egiten entzun dugu, eta honako galdera hau egin diogu geure buruari: badakigu zer diren oinarrizko ordainketa-kontuak? Horixe da erantzun beharko genukeen lehenengo galdera.

Europako Parlamentuaren 2014ko uztailaren 23ko 2014/92 EB Zuzentarauan erregulatzen dira oinarrizko ordainketa-kontuak, eta Espainiako estatuak azaroaren 24ko 19/2017 Errege Lege Dekretuaren bidez txertatu ditu estatuko legedian. Halaber, otsailaren 28ko EEE/228/2019 Aginduan erregulatzen dira komisioak eta oinarrizko zerbitzuak.

Hasierako erregulazioan, Europako merkatu bakarra sakontzea du xede oinarrizko ordainketa-kontuak, eta, horretarako, bankuan kontua eduki dezaketen pertsonen kopurua areagotu nahi du. Europak kontsumitzaileen eskubidetzat hartzen du bankuan kontua edukitzeko aukera, eta, hortaz, oinarrizko ordainketa-kontuak sortu ditu.

Banku-erakundeek ezin dezakete erakundearen beraren beste produktu bat erostearekin baldintzatu oinarrizko ordainketa-kontu bat. Horrelako kontu bat egin dezaket? Honako pertsona hauentzat daude aurreikusita oinarrizko ordainketa-kontuak:

  • EBn bizi direnentzat, nahiz eta bizileku finkorik ez izan.
  • Asilo-eskatzaileentzat.
  • Egoitza-baimenik ez duten baina kanporatu ezin daitezkeen pertsonentzat.

Edonola ere, beste banku-erakunde batean konturik irekita ez edukitzea da oinarrizko ordainketa-kontua eskatzen duenarentzako ezinbesteko betekizuna. Bestela esanda, oinarrizko ordainketa-kontua duen batek bankuko kontu bakarra eduki dezake.

Kontu horiek oinarrizko zerbitzuak eskaintzen dituzte; hala nola, hauek:

  • Eskudirua gordetzea
  • Eskudirua ateratzea
  • Zordunketa-txartelarekin ordaintzea, baita online ere.
  • 120 helbideratze- eta transferentzia-eragiketa gehienez

Bankuek kontu horiengatik kobra dezaketen gehieneko komisioa (zeina nahitaez eskaini behar duten) 3 eurokoa da hilabetean. Egia da zaurgarritasun-egoeran daudenek doan goza dezaketela kontu horietaz, baina beste post baterako gaia izango da hori.

Oinarrizko ordainketa-kontuekin jardun dezakezula uste baduzu, zuretzat merkeena eta errentagarriena horixe delako, jar zaitez harremanetan zure bankuarekin (bankuko kontua baduzu) edo zoaz berme gehien transmititzen dizun banku-erakundera.

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana