euskadi.eus-en hasierako sarbidea

  • Kontsumoa: erreklamazioa non jarri, arazoaren arabera

    Kontsumo-erakundeek tramitatzen dute kontsumoari buruzko arauen urraketak sortutako gatazken ondorioz izaten diren erreklamazioen parte handi bat; Kontsumobide horietariko bat da. Sektore askotan, ordea, bide eta organo espezifikoak daude. Hemen dituzu horietariko batzuk, jakin dezazun non erreklamatu, kasuaren arabera.

  • Zenbat irauten du produktu baten bermeak? Nori eta nola erreklamatu behar zaio?

    Garbigailu, mugikor edo auto bat erosi duzu, eta, hilabete gutxira, zergatik ez dakizula, hondatu egin da. Orduan bakarrik sortzen zaizkizu zalantzak: berme-aldia ez da amaitu oraindik?, zenbat denbora daukazu erreklamatzeko?, norengana jo behar duzu? Zer erosi duzun eta nori erosi diozun kontuan hartuta, erantzuna bata ala bestea izango da.

  • Arazoak hotelean? Nola erreklamatu azalduko dizugu

    Iritsi zara hotelera eta –hara, ezusteko ederra!– hainbeste desiratutako oporrak aldrebesturik hasi dira: ez dago gelarik erabilgarri, zerbitzuak ez dira eskaini zizkizutenak, hotelaren kategoria ez da benetan dagokiona edo ustekabeko ezbeharren bat izan duzu, hala nola lapurreta edo istripua. Erreklama dezakezu? Nola, noiz eta nori?

  • Itsasoan igaroko dituzu oporrak? Lagundu itsasoko zaborrak desagerrarazten

    Jende askok eta askok hautatzen ditu itsasoa eta hondartza duten lekuak udako oporrak igarotzeko. Baina asfaltoa atzean utzi eta kostaldera bidaiatzen duzunean, baliteke ezusteko desatsegin bat aurkitzea, zure kontsumo eta portaera arduragabeak sortua –nahi gabe sortua–: itsasoko zaborrak.

  • Trena berandu iritsi da: noiz eta zenbat erreklama dezakezu?

    Trenez bidaiatzen ari bazara eta berandu badabil, Renfek konpromisoa hartzen du zenbateko bat itzultzeko, kontratatu duzun zerbitzu motaren eta trenak izandako atzerapenaren arabera. Tren-konpainiak puntualtasun-konpromisoa eskaintzen du eta, trena garaiz iritsi ezean, kalte-ordainak eskatzeko aukera ematen dizu.

JARRAITU
  • RSS
Euskadi, auzolana