Kontsumobide

Consumópolis14. 'Zure segurtasunagatik: ba al dakizu zer kontsumitzen duzun?'

Consumópolis kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa bat da. Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei dago zuzenduta.

Ikastetxeek kontsumo-arloko hezkuntzarekin loturiko jardueretan parte har dezaten sustatzea da helburua, irakasle eta ikasleen lanaren bitartez. Bereziki, kontsumo arduratsuaren alorreko hainbat alderdiri buruz gogoeta egitea, nor bere buruaren jabe, era kritikoan eta elkartasunaz.

Kontsumobidek 2018/2019 ikasturtean azken bere antolaketan parte hartzen du.

Emaitzak

Euskadiko emaitzak

Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxeak Euskadi ordezkatuko du Estatu mailan Consumopolis 14 lehiaketan.

Consumopolis lehiaketaren 14. edizioan EAEko eskola desberdinetako 36 ikasle-taldek parte hartu dute. Lehiaketa honen helburua kontsumo arduratsua sustatzea da eta aurten “Zure segurtasunagatik. Ba al dakizu zer kontsumitzen duzun?” lelopean egin da. Partaideek helburuekin lotura duten proiektuak aurkeztu behar izan dituzte.

Euskadiko irabazlea Donostiako Jesusen Bihotza Mundaiz ikastetxea izan da eta, ondorioz, gure autonomia erkidegoaren ordezkaria izango da Madrilen egingo den estatu mailako fasean.  Epaimahairen iritziz “Funtzio Aniztasun Betaurrekoak” proiektua izan da helburuetara ondoen egokitu dena. Bigarren eta hirugarren saria Azkoitiara joan dira, Floreaga ikastetxera hain zuzen ere,  eta UNO eta Fruitpen izeneko taldeek aurkeztu dituzten proiektuetara.

Consumópolis Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizatearen Ministerioaren Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak eta Autonomia Erkidegoek antolatzen dute eta eskola ziklo desberdinetara zuzentzen bada ere, aurten Euskadiko Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako  3. eta 4. kurtsoetara bideratu da, batez ere.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta  4. mailak

Irabazlea

Proiektua. "Funtzio Aniztasun Betaurrekoak"

Taldea: 42

Ikastetxea: Jesusen Bihotza Mundaiz

2. Saria

Proiektua: Oskailu osasuntsua

Taldea: UNO

Ikastetxea: Floreaga

3. Saria

Proeiktua: Lavadora Fruitpen

Taldea: Fruitpen

Ikastetxea: Floreaga

Deialdia

Lehiaketaren deialdia urtero egiten du Osasun, Kontsumo eta Gizarte Ongizatearen Ministerioaren Kontsumo Zuzendaritza Nagusiak, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren eta gainerako autonomia-erkidegoen laguntzaz. 

  • Consumópolis14 (2018-2019 ikasturtea) deialdiaren gaia. 'Zure segurtasunagatik: ba al dakizu zer kontsumitzen duzun?'

Parte-hartzea

5 ikasleko taldeek hartuko dute parte, ikastetxeko irakasle batek koordinatuta.

Parte hartzeko hiru maila daude:

  • Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako 1. zikloko ikasleak.
  • Bigarren Hezkuntzako 2. zikloko ikasleak.

Faseak

Lehiaketak bi fase ditu:

  • Fase autonomikoa, Kontsumobidek antolatutakoa. Fase horrek bi atal ditu:
    • Consumópolis hiriko ibilbidea. Ibilbidean zehar froga ludikoak eta pedagogikoak daude. Ibilbide horretarako sarrera: www.consumopolis.es
    • Taldeko lana egitea: Produktu berritzaile eta original bat  eta produktuari dagokion nahitaezko etiketa sortzea.
  • Estatu-mailako fasea. Fase horretan autonomia-erkidego guztietako irabazleek hartzen dute parte.

Datak

  • Izena ematea: 2018ko urriaren 8tik 2019ko otsailaren 15era bitartean.
  • Consumópolis hiriko ibilbidea: 2018ko urriaren 8tik 2019ko martxoaren 22ra bitartean.
  • Baterako lana: 2018ko urriaren 15etik 2019ko martxoaren 22ra bitartean.
  • Fase autonomikoa bukatu  ondoren, sarietan parte hartzeko eskaera aurkeztu behar da (sari autonomikorako eta estatu-mailakorako). Euskadin, 2018ko urriaren 15etik 2019ko apirilaren 5era bitartean aurkeztu behar da eskaera hori Kontsumobiden (bere Erregistroan edo araudiak ezarritako edozein baliabideren bidez).

Euskal erkidegoko fasearen sariak

Kontsumobidek opari bana emango die talde irabazleen kideei; baita diploma bana parte hartu duten talde guztietakoei, deialdiaren baldintzak bete izan badituzte, noski.

Oinarriak 

Esteka

Aurreko edizioak

Azken aldaketako data: