Kontsumobide

Laguntzak eta dirulaguntzak

Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubide eta interesak sustatu eta babesteko toki-erakundeei emateko diru-laguntzak (KIUB). 2019ko deialdia

[KIUBentzako laguntzak 2019]

Deskribapena


Xedea

Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak defendatzeko diru-laguntzak toki-erakundeetarako eta toki-erakundeek sustatutako erakundeetarako.

Aurrekontuko zuzkidura

958.570

Prestazio ekonomikoa

958.570 euro erabiliko dira, EAEaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako aurrekontu-kredituaren arabera. Honela banatuko da diru hori:

  • Funtzionamendu-gastuak, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei informazioa eta prestakuntza emateko jarduerak egiteko gastuak eta Kontsumitzaileen Informaziorako Udal-Bulegoetarako (KIUB) zentro eta zerbitzuen argitalpenak editatzeko eta zabaltzeko gastuak. 859.171 euro: 644.378 euro 2019. urtean eta 214.793 euro 2020. urtean.Erakundeek 60.000 euro jaso ditzakete gehienez ere, kontzeptuagatik.
  • Kontsumoko ikuskaritza-jardueren gastuak. 80.000 euro: 60.000 euro 2019. urtean eta 20.000 euro 2020. urtean. Erakundeek 20.000 euro jaso ditzakete gehienez ere, kontzeptuagatik.
  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal-Bulegoetarako zentro eta zerbitzuak lekuz aldatzeko edo hango instalazioak, erreformak, zabaltze-lanak edo ekipamenduak ordaintzeko gastuak. 19.399 euro: 14.549 euro 2019. urtea eta 4.850 euro 2020. urtean.

Erakunde onuradunek 2019an egiten dituzten gastuak ordaintzeko dira laguntza horiek.

Ordainketa-modua:

Esleitutako diru-laguntzak honela ordainduko dira:

  • Emandako laguntzaren %75 aldeko ebazpena hartzen den unean. Betiere, 16.a artikuluan aipatzen den epea igaro ostean.
  • Gainerako %25, gastua justifikatu ondoren eta ebazpenean jarritako baldintzak bete ondoren.

Toki-erakunde batek zerbitzua partekatzen duten beste leku erakunde batzuk ordezkatuz aurkezten badu eskabidea, erakunde eskatzaileari ordainduko zaio. Izan ere, erakunde horrek banatu beharko du laguntza beste erakundeen artean, euren arteko hitzarmenaren arabera.

Nori dago zuzenduta


Toki-erakundeak

Udalak, udalek baino lurralde txikiagoa hartzen duten entitateak eta toki-izaera duten udalaz gaindiko entitateak, betiere, legez eratuta badaude eta dagozkion erregistro eta administrazio-erroldetan inskribatuta badaude.

Honako hauek izan daitezke onuradun:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egon, eta gutxienez egunean lau orduz eta astean hogei orduz, kontsumitzaileei informazioa emateko udal bulego (KIUB) bat duten toki-erakundeak eta haiek sustatutako erakundeak -erakundeak bakarka, nahiz zerbitzua partekatzen duten hainbat toki-erakunderen ordezkari gisa hartuta-.
  • Orobat, KIUB bat ez duten toki-erakundeak eta haiek sustatutako erakundeak ere, baldin eta aurten halakoren bat irekitzeko proiektua aurkezten badute.

Betekizunak

  • Erakundeak laguntza eskatu nahi duela egiaztatzea
  • KIUB-a irekita egon behar duen ordutegia betetzea.

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Udalerriko biztanle-kopurua egiaztatzea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: prestakuntza eta informazioa emateko eta argitalpenak argitaratzeko diru-laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: kontsumo-ikuskaritzako jarduerak gauzatzeko laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: ekipamendu berria erosteko laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: KIUBen gune eta zerbitzuak eraberritzeko, handitzeko edo lekuz aldatzeko gastuei aurre egiteko laguntzak.
  • Dokumentazio espezifikoa betetzea: beste KIUB berri bat instalatzeko laguntzak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kontsumobide - Kontsumoko Euskal Institutua > Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Ainitze Rodrigo Goikoetxea

Tel.: 945-06 21 67

E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus

Iraide Zuazua Calle

Tel.: 945-06 21 66

E-mail: kb-araba@kontsumobide.eus

 

Kodea

0056508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Diru-laguntza justifikatzeko


Emandako diru-laguntza justifikatzeko, erakunde onuradunek eskatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte deialdiaren hurrengo urteko martxoaren 31 baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk