Kontsumobide

Oinarrizko argibideei buruzko ohiko galderak

Bai. Abusuzko klausulak (eta, beraz, baliogabeak) izango dira alderdiak kontsumo-arbitrajeaz bestelako arbitrajeen mende jartzen dituztenak, non eta ez diren arau legalen bidez sektore edo egoera jakin baterako sortutako arbitraje-organo instituzionalak. Kasu honetan, ez da hala gertatzen.

Beste aldetik, gatazka sortu baino lehen sinatutako arbitraje-hitzarmenak ez dira lotesleak kontsumitzaileentzat. Hala ere, enpresariarentzat, hitzarmen hori sinatzeak arbitrajea onartzearen balio bera izango du dagokion harreman juridikoan sortu daitezkeen gatazkak konpontzeko.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (57.4. eta 90. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017 urria

Bai. Araudiak berariaz aipatzen ditu Euskadiko kontsumitzaileei energia elektrikoa helarazten dieten banaketa- edo komertzializazio-enpresak. Bi hizkuntza ofizialetako edozein erabiltzeko eskubidea duzu, EAEko lurralde-eremuan diharduten enpres horiekin edo establezimendu horiekin harremanak izatean, eta enpresa edo establezimendu horiek hizkuntza ofizialetako edozeinetan arreta emateko prest egon behar dute. 

Araudia:

Azken berrikuspena: 2014ko uztaila

Bai. Produktu guztiek (elikagaiak, altzariak, kosmetikoak, oinetakoak…) derrigorrezko informazioa eskaini behar dute beren konposizioari edota ezaugarriei buruz.

Azken berrikuspena: 2015eko azaroa

Faktura bat edukitze hutsak ez du ordainketa egiaztatzen. Fakturaren helburua da zuk jakitea zer diru-kopuru ordaindu behar duzun eta zer produktu eta zerbitzugatik ordaintzen duzun. Faktura hori ordainketaren egiaztagiritzat erabiltzeko, enpresak sinatuta edo zigilatuta egon beharko luke, eta 'ordainduta' legenda eduki edo, bestela, ordainagiri bat gehitu beharko litzaioke.

Araudia: Kode Zibilaren 1.900. artikulua.

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina

Euskadiko Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuak ezartzen du kontsumitzaileak eskubidea duela egindako eragiketen faktura edo egiaztagiria jasotzea, behar bezala banakatuta, hala badagokio. Hau da, eskubidea daukaz egiaztagiri bat jasotzeko, hartu duzun produktuaren zerbitzuaren prezioa adieraziko duena; eta produktu edo zerbitzu horrek ongi zehaztua behar du egon, gauzatu den eragiketari buruzko zalantzarik sor ez dadin.

Horrela egin ezean, jokabide hori zigortu egin daiteke.

Bestalde, zerga-betebeharrak daude. Dendak ticket bat eman behar dizu.

Araudia: 6/2003 Legea abenduaren 22koa, Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Estatutuarena. 9/2007.

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina

Legezko bermea nahitaezkoa da eta edozein produktu estaltzen du.

Berme komertziala, berriz, berme gehigarri bat da, enpresek kontsumitzaileari eskaini diezaioketena. Bigarren hau ezin daiteke inoiz legezkoa baino murritzagoa izan.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Ez da beharrezkoa. Produktua erosi izanaren egiaztagiria da gorde beharrekoa. Dokumentu horrek frogatzen du produktua zer datatan erosi zen eta bera da erreferentzia bermea indarrean dagoen edo ez jakiteko.

Berme komertzial gehigarriaren kasuan, bermearen jatorrizko dokumentua gorde behar duzu.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Bermearen epea erosketaren fakturan edo ticketean adierazten den datatik hasten da, edota albaranekotik, geroago entregatu bada; ezinbestekoa da, beraz, agiri horiek beti gordeta edukitzea.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Produktua saldu dizun enpresak produktuaren adostasun-faltaren aurrean erantzun behar du. Produktua berria bada, entregatu den dataren ondorengo bi urteetan erantzun beharko du. Bigarren eskuko produktuen kasuan epe motzagoa ezar daiteke, baina inoiz ez urtebete baino laburragoa.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Ez, enpresa fabrikatzaileak, saltzaileak, inportatzaileak edo banatzaileak eskain diezazukeen berme gehigarri bat da. Berme komertziala plus bat da; hortaz, ez du inolako eraginik produktuak izan dezakeen edozein adostasun-faltaren aurrean zuk jada badituzun legezko eskubideetan.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Gutxienez gaztelaniaz formalizatu behar da eta, eskatzen baduzu, idatziz edo beste euskarri iraunkor batean. Edonola ere, hurrengo informazioa erakutsi behar du, gutxienez:

  • Bermeak estaltzen duen produktuaren identifikazioa (marka, eredua, produktua...).
  • Berme-emailearen izena eta helbidea (bermearen erantzulea).
  • Berme komertzialak ez duela eraginik legezko bermeak kontsumitzaileei ematen dizkien eskubideetan.
  • Berme komertzialak eskaintzen dituen eskubideak, gehigarriak legezkoarekiko.
  • Bermearen iraupen-epea eta lurralde eremua.
  • Kontsumitzailearen eskura dauden erreklamazio bideak.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Produktua saldu zuen enpresa jada existitzen ez den kasuan, zuzenean jo dezakezu, eskubide berberarekin, produktu akastunaren enpresa fabrikatzailearengana.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Akatsa edo adostasun-falta aurkitzen denean, akatsa aurkitu bezain laster jakinarazi behar diozu enpresa saltzaileari, edota, beranduenera, bi hilabeteko epearen barruan.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Ez, legezko bermeak ez du eraginik partikularren arteko ondasunen salerosketan.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak Defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (114.-127. artikuluak).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Bai. Berankorren erregistroak datu-fitxategi automatizatuak dira, pertsona fisikoek nahiz juridikoek bete gabeko betebeharrak erakusten dituztenak, kreditu-erakundeek jakin eta balioets dezaten kreditu bat eskatzen duen pertsonaren egoera.
 
Horrela, kreditu-enpresa edo erakunde batek eskatzen badu, pertsona jakin batek beste erakunde batean zorrik duen jakiteko informazioa ematen zaio.

Azken berrikuspena: 2015eko otsaila

Nahi ez duzun publizitatea ez jasotzeko eskubidea duzu. Harremana duzun edo izan duzun empresa baten deiak jasotzen badituzu, errebokatu egin behar duzu bere egunean eman zenion baimena zure datu pertsonalak tratatzeko, edo aurkaritzaeskubidea egikaritu. Bi kasuetan, enpresari jakinarazi behar diozu.

Konpainia horrekin inoiz harremanik izan ez baduzu, Robinson Zerrendan apunta zaitezke www.listarobinson.es webgunean. Doako zerbitzua da. Horrela, zure izenean jasotzen duzun publizitate kantitatea murriztuko duzu.

Azken berrikuspena: 2018ko urtarrila