Kontsumobide

Garraioari eta turismoari buruzko ohiko galderak

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak emandako irizpenaren arabera, “lotura zuzen bat edo gehiago dituen bidaia bat kontratu bakarrean gauzatu bada, konpentsaziorako eskubideari dagokionez, unitate bakarra osatzen du”; hortaz, atzerapenaren ziozko konpentsazioa eskatzeko eskubidea daukazu.

Pertsona erabiltzailearen konpentsazioari aurre egin behar dion erakundeari dagokionez, auzitegi berberak honako irizpen hau eman zuen: “zuzeneko lotura bakarra duen edo erreserba bakarra osatzen duten lotura bat baino gehiago dituen hegaldi baten kasuan, lehenengo hegaldia burutu duen bidaia bat gauzatzeaz arduratzen den aireko garraiolaria ezin da aireko beste garraiolari batek operaturiko osteko hegaldi baten egikaritze desegokiaz baliatu erantzukizuna bere gain ez hartzeko”; ez eta operadoreak erkidegoz kanpokoak badira ere.

Gure ordenamendu juridikoak bidegabeki aberastea debekatzen du. Beraz, izandako kalteengatiko kalte-ordainak soilik jaso ditzakezu, eta berdin dio guztia kalte-ordain bakar batean edota bi kalte-ordain partzialetan jasotzen duzun.

Araudia: 50/1980 Legea, urriaren 8koa, Aseguru Kontratuari buruzkoa (26. artikulua).

Azken berrikuspena: 2014ko uztaila

Txartela erosi baino lehen, kontsulta itzazu konpainiaren baldintzak. Oro har, animaliek bagajearen lekuan egin behar dute bidaia.

Zenbait konpainiak debekatuta dute animaliak pertsonen eserlekuetan joatea, txakur laguntzaileak izan ezik; gehiago ordaindu gabe bidaia dezakete, eta erdiko korridorean joan behar dute.

Ordu gutxi batzuetako atzerapenagatik egun osoa fakturatzea gorantz biribiltzea da, baita eman ez den zerbitzua kobratzea ere. Kontratuan agertzen bada, neurrigabeko klausula bat da, kontratuko baldintza orokor hori ez delako modu indibidualean negoziatu, eta, kontsumitzailearen kalterako, alderdi bien arteko desoreka handia eragiten duelako.

Baina baldintza orokor bat kontsumitzaileen esparruan soilik jo daitekeenez neurrigabetzat, ez litzateke neurrigabea izango errentaria, kontsumitzalea izan beharrean, bere jarduera burutzen ari den profesional bat balitz.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena.

Azken berrikuspena: 2017ko uztaila

Bidaia konbinatu baten kontratuan jasotako prezioak ezin izango dira aldatu, printzipioz, non eta kontratuan ez den esplizituki jasotzen prezioa aldatzeko aukera hori eta ez diren zehazten igoera kalkulatzeko modalitate zehatzak. Aldaketak jasotzekotan igoera zein jeitsiera jaso behar dira (kontratatzailaren alde)

Prezio-aldaketa edo berrikuspena honako kasu honetan soilik izango da baliozkoa: garraioen prezioaren aldaketak gehitzeko egiten bada, enpresaren mende ez dauden gertaerengatik. Hau da, erregaiaren kostua igotzea edo jaistea, zerbitzu jakin batzuen tasak eta zergak igotzea edo jaistea edota bidaia antolatuari aplikatutako kanbio-tasak igotzea edo jaistea.

Prezioaren igoera % 8a baino handiagoa bada kontratua ezeztatu dezakezu zigorrik ordaindu gabe.

Beste aldetik, deuseza da prezioak gorantz berrikustea bidaiaren irteera-dataren aurreko 20 egunetan.

Araudia1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (158. artikulua).

Azken berrikuspena: 2019ko otsaila

Bidaia hasi baino lehen, agentziak kontratuaren funtsezko elementuren bat nabarmen aldatzen badu, berehala jakinarazi beharko dizu. Hori gertatzen bada, eta bestelakorik itundu ez bada behintzat, bi aukera dituzu: kontratua baliogabetzea, inolako penalizaziorik gabe, edo proposatutako aldaketa onartzea. Kontratua baliogabetzen baduzu beranduenez 14 eguneko epemugan itzuli beharko dizute ordaindutakoa. 

Erabakia edozein dela ere, agentziari jakinarazi behar dizu, agentziak ezarritako epe egoki batean. Ezer esaten ez baduzu, ulertuko da erabaki duzula kontratua baliogabetzea, inolako penalizaziorik gabe. 

Aldaketaren eraginez suertatzen den bidaia edo bidaia berria koste edo kalitate gutxiagokoa bada prezioaren jeitsiera egokia jaso dezakezu.

Araudia: 1/2007 Legegintzako Errege Dekretua, azaroaren 16koa, Kontsumitzaileak eta Erabiltzaileak defendatzeko Lege Orokorraren eta beste lege osagarri batzuen Testu Bategina onartzen duena (157. artikulua).

Azken berrikuspena: 2019ko otsaila