Kontsumobide

Telefoniari eta internetari buruzko ohiko galderak

Telefono konpainiak, finkoko deiak banakatzeari dagokionez, fakturatutako dei guztiak zehaztu beharko dira, doako deiak eta kostu txikikoak izan ezik; hau da, metropolikoak, minutuko 3 zentimo baino gutxiagokoak eta deiko 20 zentimo baino gutxiagokoak direnak.

Araudia: 899/2009 Errege Dekretua, maiatzaren 22koa, komunikazio elektronikoetako zerbitzuen erabiltzaileen eskubide-gutuna onesten duen (22. artikulua).

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Eurotarifak Europar Batasuneko kide diren 28 herrialdeetan derrigorrez du eragina. Herrialde horietatik kanpora ez da eurotarifa aplikatzen, beraz, zoazen tokiko operadoreek eskaintzen dituzten tarifei buruz informatu beharko duzu. Andorran, Monakon edo Gibraltarren ez da aplikatzen eurotarifa.

Araudia: 531/2012 Erregelamendua (EB), 2012ko ekainaren 13koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, Batasuneko komunikazio mugikorren sare publikoetako ibiltaritzari buruzkoa.

Azken berrikuspena: 2017ko azaroa

Datuak Gordetzeko Legea onartu zenetik, telefono-konpainiek identifikatu egin behar dituzte aurreordainketako txartelak kontratatzen dituzten pertsona guztiak. Gainera, legeak ezartzen du urtebetez gorde behar direla komunikazioen datuak: jatorria, helmuga, iraupena... baina inolaz ere ez edukiak.

Araudia: 25/2007 Legea, urriaren 18koa, komunikazio elektronikoetako eta komunikazio-sare publikoetako datuak gordetzeari buruzkoa.

Azken berrikuspena: 2014ko ekaina

Telefonia konpainiek ez daukate eramangarritasuna tramitatzeari uko egiterik ordaindu gabeko fakturak dauzkazulako edo iraute-epea ez betetzeagatik ezarritako zigor ekonomikoa ordaindu ez duzulako.

Eramangarritasuna erabiltzaileen eskubide gisa ulertzen da. Horrexegatik, lehentasuna dagokio operadoreek bezeroen balizko zor egoeraren bat argudiatzen duten egoeretan. Beraz, baldin telefono konpainiek ulertzen badute, dena delakoagatik, erabiltzaileak eurekiko zorretan daudela, jo ahal izango dute dagozkien bideetara (prozedura judizialak), erabiltzaileekin dituzten auziak ebazteko, baina ezingo dute baliatu beren esku daukaten ahalmena bezeroei eusteko, abonatuen eskubideak ezerezean utziz.

Azken berrikuspena: 2014ko uztaila

Telefono mugikorreko zenbakietara bidaltzen dituzun mezu laburrak dira, 5, 6 edo 7 zifrakoak, informazio, komunikazio, entretenimendu edo beste zerbitzu batzuk kontratatzeko.

SMS arruntak baino garestiagoak dira, itsatsita daramaten zerbitzuagatik. 'Tarifa gehigarriko SMSak' ere deitzen zaie.

Araudia: Ebazpena, 2009ko uztailaren 8koa, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzarena, mezuen bidalketan oinarritutako tarifikazio gehigarriko zerbitzuak emateko jokabide-kodea argitaratzen duena. 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez aldatua.

Azken berrikuspena: 2015eko ekaina

Zure telefonia-operadoreak faktura banakatuta erakutsi behar dizu: telefono-zerbitzuari dagokiona, alde batetik, eta mezuena bestetik.

Mezuen zenbatekoari dagokionez, bereizita azaldu behar da tarifa gehigarriko SMSei dagokien partea, eta zerbitzua ematen duen enpresa identifikatu beharko da kasu guztietan.

Araudia: Ebazpena, 2009ko uztailaren 8koa, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzarena, mezuen bidalketan oinarritutako tarifikazio gehigarriko zerbitzuak emateko jokabide-kodea argitaratzen duena. 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez aldatua.

Azken berrikuspena: 2015eko ekaina

Ez. Mota horretako zerbitzuak kontratatzeko SMS mezu bat bidali behar zaio zerbitzu hori ematen duen enpresari adierazi dizuten gako-hitza idatzita, gehienetan "ALTA". Ezinbestekoa da zuk berrestea; enpresak mezu baten bidez eskatuko dizu berrespena.

Araudia: Ebazpena, 2009ko uztailaren 8koa, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzarena, mezuen bidalketan oinarritutako tarifikazio gehigarriko zerbitzuak emateko jokabide-kodea argitaratzen duena. 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez aldatua.

Azken berrikuspena: 2015eko ekaina

Prezioa aldatu egiten da SMSa bidaltzen duzun zenbakiaren lehen zifraren arabera.

  • 2 zenbakiarekin hasten bada, prezioa 1,20 € artekoa izango da (BEZik gabe).
  • 3 zenbakiarekin hasten bada, prezioa 1,20 €tik 6 € artekoa izango da (BEZik gabe).
  • 79rekin hasten bada, harpidetza-zerbitzu bat da eta 1,20 € ordaintzera iritsi daiteke jasotako mezu bakoitzeko (BEZik gabe).
  • 99rekin hasten bada, 6 €taraino (BEZik gabe) ordaintzera iritsi daiteke, pertsona helduentzako edukiak dituzten zerbitzuak baitira.

Araudia: Ebazpena, 2009ko uztailaren 8koa, Telekomunikazioen eta Informazioaren Gizartearen Estatu Idazkaritzarena, mezuen bidalketan oinarritutako tarifikazio gehigarriko zerbitzuak emateko jokabide-kodea argitaratzen duena. 2010eko uztailaren 2ko Ebazpenaren bidez aldatua.

Azken berrikuspena: 2015eko ekaina

Mezu bat bidali behar duzu dagokion telefono-zenbakira, BAJA hitza jarrita, eta ondoren enpresak zerbitzua identifikatzeko erabiltzen duen gako-hitza jarrita.

Harpidetza-zerbitzua ematen hasi aurretik, enpresak berak jakinarazi behar dizula, inolako kosturik gabe, nola eman dezakezun baja. Beste aldetik, baja emateko erabili behar den zenbakiak ez duela zertan bat etorri SMS Premium mezuak bidaltzen dizkizun zenbakiarekin.

Dena den, zerbitzua ematen duen enpresak bezeroari arreta emateko erabiltzen duen telefonoaren bidez lor daiteke baja emateko zenbakia: datu hori enpresaren webgunean agertu behar da, bai eta zerbitzuari buruzko iragarki guztietan ere.

Bestalde, telefonia-operadore batzuk beren gain hartzen ari dira tarifazio gehigarriaren zerbitzuak ematen dituzten enpresei beren abonatuek baja eman nahi dutela jakinarazteko ardura. Nolanahi ere, behin enpresak baja-mezua jasotakoan, ezin izango du zerbitzu hori eman, ez eta fakturatu ere.