Kontsumobide

Helburuak eta funtzioak

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua erakunde autonomoa da, Eusko Jaurlaritzan Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailari atxikia, eta helburu hauek ditu: kontsumitzaileak eta erabiltzaileak defendatzeko eta babesteko jaurlaritzaren politikak definitzea, planifikatzea, bultzatzea eta betearaztea.

Kontsumobide ekainaren 29ko 9/2007 Legearen bidez sortu zen. Lege horretan zehazten dira, besteak beste bere helburuak eta eginkizunak. Institutua 2011ko irailaren 1ean jarri zen abian, uztailaren 12ko 159/2011 Dekretua, Kontsumobideren egitura eta antolaketa arautzen duena, onartu ondoren.

Kontsumitzaile eta erabiltzaileek eskura daukate Zerbitzuen Katalogoa, eta han datoz azalduta Kontsumobideren doako zerbitzuak eta haiek eskatzeko moduak.

Agiriak:

Zerbitzuen Katalogoa (pdf, 504 KB)

2018-2020 Kontsumobideren plan estrategikoa (pdf, 1,7 MB)

Azken aldaketako data: