Kontsumobide

120/1994 Dekretua, martxoaren 8koa, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraia-batzordea atxikitzeari eta laguntzarako administrazio-zerbitzu bat sortzeari buruzkoa

Jatorrizko testua: 120/1994 Dekretua, martxoaren 8koa, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraia-batzordea atxikitzeari eta laguntzarako administrazio-zerbitzu bat sortzeari buruzkoa (EHAA, 69. zb., 1994ko apirilaren 13a).

Indarrean dagoen testua

Azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 11. atalean ezartzen denez, administrazio publiko bakoitzari dagokio, bere aginte-eremuaren barruan, administrazioa antolatzearen ondorioz sortzen diren espezializazioen administrazioorganopropioak osatzen dituzten administrazio unitateak mugatzea.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren eta Instituto Nacional de Consumo delakoaren artean egindako hitzarmen baten bidez, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordea sortzeko aukera ematen da, maiatzaren 3ko 636/1993 Erregeren Dekretuaren 3. atalean. Bidezko da beraz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailaren egitura organikoari buruzko abenduaren 10eko 682/1991 Dekretuaren testuinguruan, Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraiabatzordea atxiki eta laguntzarako administrazio zerbitzu bat sortzea. Ondorioz, Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1994ko martxoaren 8an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. atala. Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraia-batzordea Merkataritza, Kontsumo eta Turismo Sailari atxikitzea; Kontsumorako ebazpen sistema arautzeko den maiatzaren 3ko 636/1993 Erregeren Dekretuaren babesean, Instituto Nacional de Consumo delakoarekin izenpetutako akordioan jaso zen arbitraia-batzorde hori.

2. atala. Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraia-batzordeari laguntzeko administraziozerbitzu bat sortzea; zerbitzu hori, Kontsumo Zuzendaritzari atxikita egongo da organikoki, nahiz eta funtzionalki batzordearen menpe egongo den batzordeari laguntzeko iharduerak egiteko.

3. atala. Zerbitzuak funtzio hauek betetzeko behar diren iharduerak egingo ditu:

a) Arbitraia-hitzarmenak bultzatu eta formalizatu kontsumitzaile eta erabiltzaileen eta ondasun eta zerbitzuak ekoiztu, inportatu, hornitu nahiz eskuratzen dizkietenen artean.

b) Kontsumitzaile eta erabiltzaileen kexa nahiz murtziloen ondorioz sortutako gorabeheretan bitartekari izan.

c) Beren lurralde-eremuan, kontsumoko Arbitraia-sistemari lotzeko eskaintza publikoak egin dituzten enpresen zentsua egin eta eguneratu, eskaintzaren eremua adieraziz. Zentsua publikoa izango da.

d) Arbitraia-hitzarmenaren moduak eratu eta interesdunei eskuratu, kontsumoko Arbitraia-sistemari ezar ez dakizkiokeen gaiak adieraziko direla.

Kontsumoko Arbitraia-sistema errazteko eta, orohar, konsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak defendatzeko behar diren sorospen eta laguntza funtzioak.

Gehigarrizko xedapena. Kontsumoko Euskal Autonomi Elkarteko Arbitraia-batzordeko lehendakari eta idazkari karguak Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuak izendatuko ditu, Euskal Autonomi Elkarteko administrazioko langileen artean.

Azken xedapenak.

Lehenengoa. Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburuari ahalmena ematen zaio dekretu hau garatu eta gauzatzeko behar diren beste xedapen emateko.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 1994ko martxoak 8.

Lehen lehendakariordea eta Ekonomi Gaietarako lehendakariordea, JON IMANOL AZUA MENDIA.

Merkataritza, Kontsumo eta Turismo sailburua, ROSA DIEZ GONZALEZ.

Azken aldaketako data: