Kontsumobide

Enpresen kontsultak

Enpresa bat edo kolegiatu gabeko profesionala bat baza, eta kontsumitzaile eta erabiltzaileak babesteko araudiak ezartzen dizkizun betebehar eta obligazioei buruzko kontsultaren bat egin nahi baduzu, gurekin harremanetan jar zaitezke. Bidal iezaguzu email bat, enpresaren izena eta jarduera aipatuz, eta zure zalantza ahalik eta argien azalduz.

Gaiak

Bitarteko horren bidez honako gai hauei buruzko galderei erantzungo zaie bakarrik:

  • Industria-produktuen etiketak eta/edo segurtasuna.
  • Elikagaien etiketak.
  • Zerbitzu-emailearen eskubideak eta betebeharrak.
  • Kontsumitzailearen eskubideak eta betebeharrak, produktu edo zerbitzu bat kontratatzean.

Beste edozein gaitarako, jo ezazu hona: Kontsumo-arloko kontsultak nola egin.

Harremanetako kontaktua

  • Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua
  • Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrolerako Unitatea
  • Helbide elektronikoa: controldemercado@kontsumobide.eus

Erantzuteko epea

Jasotako kontsultei ahalik eta azkarren erantzungo zaie; edozein kasutan ere, 10 egun baino gutxiagoan.

Oharra

Erantzuna orientagarria da. Inola ere ez da loteslea izango administrazio-prozedurak ebazteko. Horretarako, araudi aplikagarria eta, dagokionean, jurisprudentzia hartuko dira kontuan.

Azken aldaketako data: