Kontsumobide

Inbertsio-produktuak

Erreklamazioa non aurkeztuErreklamazioa non aurkeztuBMBN-ren Inbertitzailearen
Arreta Bulegoa

Finantza-merkatuen konplexutasuna dela-eta, Europa osorako araudi berri bat egin zen inbertitzaileen babesa sendotzeko. Espainiako legerian aldaketak sartzen zituen eta, horrekin batera, inbertitzaileen eta finantza-erakundeen arteko harremanetan.

Beste aldetik, Espainian, inbertsio-produktuen erakunde gainbegiratzailea Balore Merkatuaren Batzorde Nazionala (BMBN/CNMV) da, zeinak, inbertitzaileak babesteko xedez, merkatu horiek eta horietan esku hartzen duten erakundeak arautzen eta gainbegiratzen dituen:

  • Inbertsio kolektiboko erakundeak, adibidez inbertsio-funtsak.
  • Inbertsio-zerbitzuen enpresak: baloreen eta burtsako sozietate eta agentziak, zorroak kudeatzen dituzten sozietateak, finantza-aholkularitzako enpresak.
  • Enpresa kotizatuak.

 

Finantza-erakundeek hainbat galdera egin behar dizkiete inbertitzaileei, eskatu duten produktua haientzat egokia ote den zehaztuko duen informazioa lortzeko. Finantza-produktuen erosketan eta salmentan finantza komenigarritasun-testa egin behar da, eta inbertsio-aholkularitzan, egokitasun-testa.

  • Komenigarritasun-testa: inbertitzailearen ezagutzak eta esperientzia baloratzeko balio du. Horretarako, hainbat gairi lotutako galderak egiten zazizkio: inbertsio-produktu eta -zerbitzuak ezagutzen ote dituen; inbertitzaileak lehendik eragiketaren bat egin ote duen eta haren izaera, maiztasuna, bolumena eta aldia; edo haren ikasketa-maila eta egun duen edo lehen zuen lanbidea.

Erakundeak testaren emaitzaren berri eman behar du. Gai baldin bada, produktua kontratatzeko prozesuarekin jarraituko da. Ez bada gai, adieraziko da produktua ez dela egokia bezeroarentzat. Hala ere, inbertitzaileak ohartarazpena onartu eta zerbitzua kontratatzeko prozesuarekin jarrai dezake, hala nahi izanez gero.

  • Egokitasun-testa: erakundeak inbertitzaileari egiten dizkion gomendio pertsonalizatuak harentzat egokienak direla ziurtatu nahi du, betiere haren egoera partikularra kontuan izanik. Horretarako, hainbat gairi lotutako galderak egingo zazizkio: aldez aurreko ezagutzak eta esperientzia (komenigarritasun-testa); bere finantza-egoera (diru-sarreren iturria eta maila, ondarea, aldizkako gastuak eta ordainketak); inbertsio-helburuak (inbertsioa mantendu nahi den denbora, profila eta arriskurako gosea).

Produktuaren egokitasuna ebaluatzeko beharrezko informazioa ez bada ematen, erakundeak ezin izango dio aholkularitza-zerbitzua eman bezeroari.

Finantza-merkatuen konplexutasuna dela-eta, Europa osorako araudi berri bat egin zen inbertitzaileen babesa sendotzeko. Espainiako legerian aldaketak sartzen zituen eta, horrekin batera, inbertitzaileen eta finantza-erakundeen arteko harremanetan.

Finantza-erakundeek honako hau egin behar dute:

  • Inbertitzaileari informazioa eskatu, hura ezagutzeko eta inbertsio-erabaki egokiak hartzen laguntzeko.
  • Inbertitzailearentzat egokitzat jotzen dituen produktuak bakarrik eskaini, produktuen izaera eta arriskuak behar bezala baloratzeko hark dituen ezagutzak eta esperientzia kontuan izanik.
  • Aholkularitza pertsonalizatuan edo zorroaren kudeaketan, erakundeak ziurtatu behar du eskaintzen duen zerbitzua inbertitzailearen ezagutza, esperientzia, helburu eta finantza-egoerarekin bat datorrela.
  • Informaziorik onena eskaini inbertsioa egin baino lehen, egiterakoan eta egin ondoren. Inbertitzaileak informazio osatua jaso behar du hartzen dituen arriskuei eta zuzeneko eta zeharkako komisioei eta gastuei buruz.
  • Erakundea ahalik eta emaitzarik onena lortzen ahaleginduko da inbertitzaileak emandako agindua betearazten duenean.
  • Erakundea CNMVn erregistratuta dagoela eta eskaintzen duen zerbitzua emateko baimenduta dagoela egiaztatzeko datuak eskaini inbertitzaileari.

Inbertitzaileek honako hauetarako eskubide dute:

  • Zintzo, inpartzialki eta profesionalki tratatua izateko eskubidea.
  • Informazio inpartziala, argia eta ez engainagarria jasotzeko eskubidea.
  • Beren gorabehera pertsonalak kontuan izateko eskubidea, beren profiletara egokitzen diren edo beren beharrizanak edo itxaropenak asetzen dituzten produktuak edo zerbitzuak bakarrik kontratatzeko.
  • Erreklamatzeko eskubidea, inbertitzaileak funtzionamendu txarra, berandutza edo arretarik eza direla medio kexaren bat baldin badu edo finantza-erakundearen jardunak kaltetu egin duela uste badu.
  • Inbertsio-produktuaren izaera eta arriskua ezagutzeko eskubidea, baita jasango dituen zuzeneko eta zeharkako gastu eta kostuei buruzko informazioa ere.
  • Inbertsio-zerbitzuaren prestazioan bi alderdien eskubideak eta betebeharrak arautzen dituen kontratu bat sinatzeko eskubidea.

Lehentasunezko partaidetzak (LP) sozietate batek jaulkitako baloreak dira, haren kapitalean parte hartzeko aukerarik eta boto-eskubiderik ematen ez dutenak. Betiko izaera dute eta beren errentagarritasuna ez dago bermatuta. Beraz, arrisku handiko partaidetza da, errentagarritasuna sortu dezakeena, baina inbertitu den kapitalean galerak ere izan ditzakeena. Ez dute burtsan kotizatzen, merkatu antolatu batean negoziatzen dira eta likidezia-kontratu bat ere izan dezakete. Hala eta guztiz ere, likidezia hori mugatua da, eta horregatik ez da beti erraza inbertsio hori bertan behera uztea.

Azken urteotan kontratazioei lotutako arazoak gehitu egin dira. Kontsumitzaile askok finantza-erakunde batzuen eskaintzak jaso dituzte, epe finkoko gordailuak balira bezala. Hala ere, gogoratu behar duzu LHEak arrisku handiko produktuak direla, ez baitute errentagarritasuna ziurtatzen, ezta inbertitutako dirua berreskuratzea ere. Hona hemen kontsumitzaileak pairatu ditzakeen arriskuak:

  • Finantza-erakundeak porrot egiten badu, inbertitutako diru guztia galdu dezakezu. Hori gertatuz gero, bonoek, gordailuek edota beste zor batzuek kobratzeko lehentasuna dute. Funtsean, partaidetzak dira kobratzen diren azkenak, akziodunen aurretik soilik.
  • Finantza-erakundeak irabazi nahikoak ez baditu, agian ez ditu interesak ordainduko eta ez duzu horiek eskatzeko aukerarik izango.
  • Partaidetza hauek izaera iraunkorra dute; hori dela eta, inbertitutako dirua ez da inoiz itzuliko. Dirua berreskuratzeko partaidetza beste pertsona bati saldu beharko zaio, baina ez dago prezio jakin bat ezarrita.
  • Iraunkorrak izan arren, normalean, finantza-erakundeak partaidetzak baliogabetzeko eskubidea gordetzen du ezarritako epe zehatza igarota. Hori garrantzitsua da, erakundearen egoera ekonomikoa txarra baldin bada, zuk pairatuko baituzu arrisku osoa inolako bermerik gabe. Beste alde batetik, egoera aldatzen ez bada, erakundeak dirua itzuli dezake eta tratua apurtu.

Sozietate batek bere kapitala gehitzen duenean, akziodunek lehentasunezko harpidetza-eskubidea (LHE) dute, akziodunen batzar orokorrak eskubide hori alde batera uzten ez badu. Eskubideen helburua da kapital sozialean partaidetzaren ehuneko berari eustea eta konpainian duten pisua ez murriztea.

LHEek burtsan kotizatzen dute, eta erosketa- eta salmenta-eragiketek bitartekotza-komisioak izaten dituzte. Zenbaitetan, akzioak harpidetzeak ere komisioak sortu ditzake.

Inbertsio-funts bat ezereztea inbertitutako ondarea berreskuratzeko aukera da. Beste aukera bat izan daiteke ondare hori aktibo mota errentagarriago edo seguruago batera eskualdatzea.

Inbertsio-funts bat hutsaltzeko, hori kontratatu zen finantza- edo kudeaketa-erakundean agindu bat eman behar da. Gaur egun, zerbitzu digitalei esker, Interneteko funtsen supermerkatuak deitutakoak daude: online transakzioak egiteko plataformak inbertitzaileentzat. Normalki erakundeek ez dute eragozpenik jartzen funts bat ezerezteko garaian, baina baliteke inbertsio hori marka bereko beste funts edo produktu batera bideratzen saiatzea.

Erreklamazio bat jartzeko:

  • Erreklamazio bat aurkeztu behar duzu erakundeko Bezeroaren Arreta Zerbitzuan edo Bezeroaren Defendatzailearen aurrean. Horrek kexak eta erreklamazioak arrazoizko denboran ebatzi behar ditu, argitaratu duen prozeduraren arabera. Arreta egokia ziurtatzeko, egiten dituzten zerbitzu eta eragiketa guztien erregistro bat eduki behar dute bost urteko gutxieneko epearekin.
  • Bi hilabeteko epean erantzunik jaso ez baduzu edo egokia ez bada , Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalaren (CNMV) Inbertitzailearen Arreta Bulegora jo dezakezu, bertan kontsultak, kexak eta erreklamazioak hartzen baitituzte doanECC/2502/2012 Aginduak arautzen du kontsultak, kexak eta erreklamazioak aurkezteko prozedura.

 

Hainbat enpresa edo pertsona inbertsio-zerbitzuak eskaintzen saiatzen dira behar den baimena eduki gabe. Iruzurgileak dira, inbertitzaile txikiak engainatzen saiatzen direnak errentagarritasun handiko eta arrisku txikiko sekulako aukerak prometatuz. Horrelako iruzur edo maulak finantza-txiringitoak izenarekin ezagutzen dira.

Txiringitoek oso itxura sofistikatua izan dezakete, legitimotasun- eta profesionaltasun-itxura, alegia: luxuzko bulegoak, informazio-liburuxkak eta beste dokumentu batzuk, denak ondo aurkeztuta, eta oso tentagarriak izan daitezkeen inbertsio-aukerak proposatzen dituzten komertzialak. Engainatutako pertsonek oso gutxitan ikusten dute berriro beren dirua.

Horregatik beti fidagaitz izan behar du:

  • Inbertsio bat proposatzeko kontaktuekin, aldez aurretik ez baduzu informaziorik edo aholkularitzarik eskatu.
  • 'Erabat seguruak' diren edo normala baino askoz errentagarritasun handiagoa duten inbertsio-promesekin.
  • 'Bermea', 'aukera mugatua' edo 'arriskurik gabe' hitzak erabiltzen direnean.
  • Denbora laburrean diru asko irabazteko promesekin.
  • Erabakia bizkor edo berehala hartzeko presioekin.

Azken aldaketako data: