Kontsumobide

Zuzendariaren ongietorria

Lagun agurgarria:

Hamarkada bat baino gehiago euskal gizartearen zerbitzura egon ondoren, Eusko Jaurlaritzaren mendeko erakunde autonomo hori erreferente bihurtu da kontsumitzaileen defentsan eta babesean.

Seguruenik, kontsumoa da guztiok egiten dugun jarduera garrantzitsuenetako bat, ia beti banaka eta borondatez, eta gehienetan ezinbestekoa da ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko.

Gure lehentasunezko helburua da kontsumo arduratsua sustatzea eta erantzukizuneko gizarte-balioak indartzea, kontsumo jasangarria bultzatuz, bai ekonomikoki, bai ingurumenaren aldetik.

Zeregin horretan sartuta daude kontsumitzaile guztiak, baina baita enpresak eta ekoizleak ere, eta Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutua ere eurei zuzentzen zaie, prestakuntza-ekintzen bidez.

Bereziki garrantzitsua da gai horretan gazteenei prestakuntza eta informazioa ematea, kontuan hartuta gazteak kontsumo-jarduera horretan hasten direla jasotzen dituzten estimuluen arabera, bai hurbileneko bitartekotik, bai eskura duten publizitate ugariagatik.

Bigarren helburua kontsumitzaile gisa dituzten eskubideak urratu zaizkiela uste duten herritar guztiei modu erabilgarri, eraginkor eta hurbilean bitartekaritza-, ebazpen- eta arbitraje-zerbitzuak ematen jarraitzea da.

Oro har, merkataritza-harreman batean, kontsumitzailea da alderdirik ahulena. Euren eskubideak defendatzea erantzukizun handia da, eta zeregin horretan, beharrezko informazioa eta prestakuntza sustatzen jarraitu behar dugu, ondasunen eta zerbitzuen kontsumoan iruzur potentzialak saihesteko.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkizugu zure bisitagatik, eta begiratu azkar honetan kontuan izan Kontsumobide osatzen dugun guztiok zure esanetara gaudela kontsumoaren arloan egiten ari garen kontrol-, babes- eta pedagogia-lan honetan.

Olga Santamaría Navaridas

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria

Azken aldaketako data: