Kontsumobideko prestakuntza-eskaintza
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak Kontsumorako Prestakuntza-Zentroetan eskaintza zabala du, talde desberdinei zuzenduta:
- Tailerrak (40), 9 gai-arlotan banatuta: elikadura, erosketak eta zerbitzuak, etiketak, finantza-zerbitzuak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) , iraunkortasuna, kontsumitzaileen eskubideak eta betebeharrak, publizitatea eta segurtasuna.
- Kontsumo Abentura.
- Hezkuntza-premia berezietara egokitutako ekintzak:
- Tailerrak (17).
- Kontsumo Abentura. Berria!
- KB Lanbide Heziketa. Berria!
- Kontsumoari buruzko minimaratoiak (16).
- Proiektu zehatzei egokitutako prestakuntza, DBHko 2. zikloko ikasleentzat:
- Eskolako Agenda 21.
- Begirunez kontsumitu, Gipuzkoako Kontsumorako Prestakuntza-Zentroan.
- KB Txiki-txokoa, 6-12 urte bitarteko umeentzat, uztaileko udalekuetan.
- Kontsumobide Jolasean, 6-12 urte bitarteko umeentzat, Pazko-Astean eta udan, Donostian.
- Case Study, Focus Group eta hitzaldiak helduen taldeentzat.
- Orientabide pedagogikorako zerbitzua, irakasleentzat: Lehen Hezkuntza, DBH, Batxilergoa, OLH, HHE.
- Jardunaldi teoriko-praktikoak (4), hezitzaileentzat.
- Ingeleseko tailerrak (3).
- Prestakuntza-paketeak (2).
- Infokontsumo, formatu digitalean entrega daitezkeen materiala, kontsumoari lotutako hainbat gairi buruzkoa, gazteen gurasoentzat.
- Material didaktikoak.
Ikasturtero 'Kontsumorako Prestakuntza Ikastetxeetan' programa ibiltaria eskaintzen du Kontsumobidek.
Ikasleentzat:
- Lehen Hezkuntza (18 tailer).
- DBHko 1. zikloa (19 tailer).
- Consumópolis: kontsumo arduratsuari buruzko eskola-lehiaketa, Lehen Hezkuntzako eta DBHko ikasleentzat.
Irakasleentzat:
- Orientabide pedagogikorako zerbitzua, Lehen Hezkuntza eta DBHko 1. zikloko irakasleentzat.
Gurasoentzat:
- Tailer praktikoak (7), Lehen Hezkuntzako eta DBHko 1. zikloko ikasleen gurasoentzat

Adinekoek berariazko programa bat daukate haientzat:
- Tailer praktikoak, kontsumo-arloko gaiak lantzeko, talde eta banakako lan-dinamiken bitartez. Kontsumobide 17 gai proposatzen ditu:
- Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak.
- Telefono zerbitzuak.
- Internet bidezko erosketak.
- Publizitatearen trikimailuak.
- Erosketa arduratsua.
- Elikadura eta nutrizioa.
- Saihestu arriskuak.
- Elikagaien etiketak.
- Merkataritza-establezimendutik kanpo salmentak.
- Bidaiatu eskubideekin eta betebeharrekin.
- Elektrizitatea eta gasa.
- Medikamentuak: erabilera arduratsua.
- Bermeak eta Laguntza Teknikoko Zerbitzuak.
- Banku-zerbitzuak.
- Ez zaitzatela engaina: iruzur eta maula ohikoenak.
- Kosmetikoak.
- Etxeko aurrezpena.
- 2018ko prestakuntza-kanpaina: 'Kontsumobide, zuregandik gertu'. Kontsumobidek abian jarri du euskal udalerrietan kanpaina hau, Euskadiko udalen laguntzaz. Prestakuntza eta informazioa ematea izango du helburu.
- Ikasgela birtuala. Kontsumobidek online prestakuntzarako beste unitate batzuk diseinatu ditu, argitaratutako material didaktikoa osatzen dutenak. Herritarrek eskuratu ahal izango dituzte, doan.
Azken aldaketako data: