Kontsumobide

Ingeleseko tailerrak

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ingelesezko tailerrak eskaintzen ditu, kontsumoaren arloko gaiak modu praktiko eta desberdinean landu nahi dituzten zentro hirueledunentzat. Urrian eta azaroan emango dira tailerrak.

Hartzaileak

Kontsumoaren gaineko prestakuntza hizkuntzaren praktikarekin uztartu nahi duten ikasle-taldeak.

Gaiak

  • Healthy diet and nutritional labels
    “Tailer honek dieta orekatua egiten irakasten du, elikagaien gurpilak eta elikagaien nutrizio-etiketak ematen diguten informazioan oinarrituta.”
  • Bring out your critical side
    “Zertarako balio du publizitateak? Non aurki dezakegu? Zein estrategia erabiltzen dira gure arreta pizteko? Tailer honetan publizitatea ikuspegi kritikotik aztertu ahal izateko erantzunak aurkituko dituzu.”
  • Buying criteria.
    “Zein irizpide dauzkagu erosteko? Zer edukitzen dugu kontuan erostean? Zein irizpide jarraitzen dugu? Modu praktiko eta esperimentalean aurkituko dugu erantzuna.”

Parte-hartzaileen kopurua

Gutxienez 6 eta gehienez 25 lagun.

Iraupena

Ordu bat eta erdi.

Tokia

Kontsumobideko prestakuntza-zentroak.

Izen-ematea

Harremanetan jarri behar duzu  Bilbon, Donostian edo Gasteizen dagoen prestakuntza-zentroekin, edo bete dezakezu online formularioa

Izena emateko formulariora sartu

 

Azken aldaketako data: