Kontsumobide

Altzariak

Altzariei buruzko informazio zehatza eskaini behar zaie kontsumitzaileei, etiketen, ontzien edo liburuxken bidezIzendapenari, osaerari eta jatorriari buruzko oinarrizko datuak izan behar ditu. Inportatutako altzarietan gaztelaniaz eman behar da informazioa.

Altzarien etiketetan jaso behar den informazioa abenduaren 2ko 1468/1988 Errege Dekretuak arautzen du. Errege Dekretu horren bidez onesten da zuzenean kontsumitzaileei eta erabiltzaileei saltzeko industriagaien etiketei, aurkezpenari eta publizitateari buruzko erregelamendua.

Arau horretan jasotako etiketatzeari buruzko xedapenak betetzetik salbuetsita daude produktu hauek:

  • Kosmetikoak eta produktu sanitarioak.
  • Farmazia-produktuak.
  • Elikadura-produktuak.
  • Artisau-produktuak.
  • Artelanak eta zaharkinak.
  • Etiketatzearen arloan berariazko arautegia duten produktu industrialak.

Altzarien etiketatzeak, itxurak eta publizitateak zenbait printzipio bete behar dituzte:

  • Informazio objektiboa, nahikoa eta argia eman behar dute, ezin dute inolako nahasketarik sortu produktuaren izaerari, kalitateari edo ezaugarriei buruz. 
  • Produktuak edo produktuaren parteek izan dezakeen arriskuaz ere ohartarazi behar dute, baldin eta produktua erabiltzerakoan aurreikusteko moduko arriskuak sor badaitezke.

Hauek dira etiketetan agertu behar duten gutxieneko datuak:

  • Produktuaren ohiko izendapena edo izen komertziala.
  • Osaera: produktuaren kalitateari eta beste ezaugarri batzuei buruzko informazioa emateko.
  • Produktuaren funtsezko ezaugarriak, instalazioari, erabilera eta mantentze-lanei, manipulazioari, arriskugarritasunari edo segurtasun-baldintzei buruzko jarraibideak, ohartarazpenak, aholkuak edo gomendioak, baldin eta informazio hori ezinbestekoa bada produktua behar bezala eta modu seguruan erabiltzeko.
  • Fabrikazio-lotea, elaborazio-prozesua identifikatzeko moduko serietan egiten bada.
  • Enpresaren identifikazioa: izena edo egoitza soziala edo fabrikatzailearen/ontziratzailearen/transformatzailearen/saltzailearen izendapena.
  • Produktuaren jatorria, baldin eta kontsumitzaileak produktuaren benetako jatorriaz nahasketaren bat izan badezake.

Informa zaitez erosi baino lehen, arazorik ez izateko. Gogora ezazu etiketa dela informazio jasotzeko elementu garrantzitsuena. Komeni da gomendio orokor hauek kontuan izatea:

  • Erosi etiketatuta datozen produktuak, etiketa segurtasun-garantia bat baita.
  • Etiketa aurkitzen ez baduzu, ondo itsatsita ez egoteagatik edo norbaitek kendu izateagatik, komeni da beste produktu berdin batzuek baduten ikustea, eta etiketa duen bat erostea.
  • Etiketa bat ondo irakurri ezin baduzu edo zer dioen ulertzen ez baduzu, galdetu establezimenduan.
  • Gogoratu etiketak parametro objektiboak eskaintzen dituela. Gama bereko bi produktu konparatu nahi baduzu, erosteko erabakia jakinaren gainean egonda hartzeko aukera ematen du etiketak.
  • Gorde etiketa produktuaren bizi-ziklo osoan, baliteke eta erosi ondoren behar izatea. Gorde, halaber, ordainagiriak eta produktuarekin erlazionatutako beste edozein agiri, hala nola publizitate-liburuxkak.
Altzariak eta beren etiketak

Liburuxka deskargatu (pdf, 727 kB)

Azken aldaketako data: