Kontsumobide

Kosmetikoak

Produktu kosmetikoak dira higiene pertsonalerako edo edertasuna (bereziki aurpegiarena) areagotzeko erabiltzen direnak. Arauak hauek hartzen ditu kosmetikotzat: giza gorputzaren azaleko atalekin (epidermisa, ile-sistema, azazkalak, ezpainak eta kanpoko sexu-organoak) edo hortzekin eta aho-mukosekin kontaktuan jartzeko substantzia edo prestakinak, zeinen helburu nagusi edo bakarra baita haiek garbitzea, perfumatzea, itxuraldatzea, eta/edo gorputzeko usainak zuzentzea, eta/edo babestea edo zaintzea".

Produktu kosmetiko apaingarriak dira substantzia koloredunak direlako eta estalgarri gisa erabil daitezkeelako gorputzeko zenbait eremutan ematen direnak, aldi baterako edertasuna areagotzeko edo larruazaleko inperfekzioak disimulatzeko.

Ez dira kosmetikotzat hartzen:

  • Gaixotasunak prebenitzeko, diagnostikatzeko eta tratatzeko prestakinak.
  • Gorputzean ezartzeko, irensteko, inhalatzeko edo injektatzeko produktuak.
  • Mikroorganismoetatik, onddoetatik edo parasitoetatik babestea helburu duten prestakinak.

Kontuan izanik kosmetikoek eragin bat dutela giza gorputzean, merkatu-kontrol zorrotza egiten zaie, segurtasun- eta etiketatze-arau guztiak betetzen dituztela bermatzeko.

85/2018 Errege Dekretuak, produktu kosmetikoak arautzen dituenak (6. eta 7. artikuluetan) eta  1599/1997 Errege Dekretuak (15. eta 16. artikuluetan) zehaztuta utzi dute zer betebehar dauden etiketak jartzerakoan eta publizitatea egiterakoan. 2013ko uztailaren 10eko Batzordearen 655/2013 (EB) Erregelamenduak eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1223/2009 (EE) Erregelamendua, 2009ko azaroaren 30eko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1223/2009 (EE) Erregelamenduak finkatuta utzi dute zein diren kosmetikakoen adierazpenek bete beharreko irizpideek, adierazpen horien helburua zera denez, erabiltzaileei jakinaraztea zein diren produktu horien bereizgarriak eta nolakoak.

Kosmetikoen ontzi eta bilgarrietan agertu behar dute aipamen hauek, karaktere ezabaezin, irakurterraz eta ikusgaietan:

  • Produktuaren izena.
  • Fabrikatzailearen izena edo enpresa-izena eta helbidea. Inportatutako kosmetikoen kasuan, Europako Batasunean merkaturatzearen arduradunarena.
  • Edukia pisua edo bolumena, 5 g edo 5 ml baino gutxiagoko ontzietan, doako laginetan eta dosi bakarretan izan ezik. Aurrez ontziratutako produktuetan, ez dago adierazi beharrik, betiere ontzian adierazten bada zenbat pieza dauden barruan. Azken aipamen hori ez da beharrezkoa kanpotik erraz ikusten bada barruan zenbat pieza dauden.
  • Hobetsitako kontsumo-data: noiz arte beteko duen produktuak hasierako funtzioa, baldin eta kondizio egokietan gordetzen bada.
  • Erabiltzean bereziki kontuan hartu beharrekoak. Ezinezkoa bada, produktu kosmetikoa oso txikia delako, harekin batera doan ohar, etiketa, banda edo txartel batean jarri behar dira idatziz argibide horiek.
  • Fabrikazioko sorta-zenbakia edo fabrikazioa identifikatzen duen erreferentzia. Ezin bada, bilgarrian soilik jarri behar da.
  • Jatorriko herrialdea, Europako Batasunetik kanpo fabrikatutako produktu kosmetikoen kasuan.
  • Produktuaren funtzioa, baldin eta aurkezpenetik ondorioztatzen ez bada.
  • Osagaien zerrenda, sartzeko unean zuten kantitatea kontua hartuta, handienetik txikienera. Zerrenda horren aurretik, hitz hau jarri behar da: osagaiak, ingredientes edo ingredients. Ezinezkoa bada, produktuarekin batera doan ohar, etiketa, banda edo txartel batean agertu behar dute osagaiek. Hauek ez dira osagaitzat jotzen:
    • Erabilitako osagaietako ezpurutasunak.
    • Fabrikazioan erabili diren baina akaberako produktuan ez dauden substantzia teknikoak.
    • Osagai perfumatzaile edo aromatikoen disolbatzaile edo euskarri gisa ezinbesteko kantitateetan erabilitako substantziak.
  • Merkaturatzearen ardura duen enpresak kontsumitzaileei arreta emateko telefono-zenbaki bat edo harremanetarako beste datu bat jar dezake etiketan.

Ontzirik gabe edo salmenta-unean ontziratuta saltzen diren produktuek etiketatze-baldintzak betetzen dituzten etiketak edo erabilera-orriak izan behar dituzte.

Xaboi eta perla perfumatuen kasuan, eta beste produktu txiki batzuen kasuan, haien tamaina edo forma dela-eta osagaien zerrenda etiketa batean edo antzeko beste euskarri batean jartzea ezinezkoa bada, produktu kosmetiko hori salgai jartzen den tokitik gertu dagoen errotulu batean agertu behar dute argibideek.

Produktu kosmetikoen erabilera-orriek eta publizitateak bete behar dituzte honako baldintza hauek:   

  • Ez dizkiete produktuei esleitu behar ez dituzten edo haien funtzioak gainditzen dituzten propietate edo eraginak, hala nola sendagarri-propietateak, baieztapen faltsuak edo gaizki-ulertuak eragin ditzaketen baieztapenak.
  • Kasu hauetan baino ezin izango du adierazi ez dela animalietan probatu: ez fabrikatzaileak ez haren hornitzaileek akaberako produktuarekin, haren prototipoarekin edo haren osagaietako batekin animalietan esperimenturik egin ez dutenean edo halakorik egiteko agindu ez dutenean, eta hirugarrenek animalietan probatutako osagairen bat produktu kosmetiko berriak garatzeko erabili ez dutenean.
  • Publizitatean erabiltzen den ezein izenek ezin du izan medikamentuen, farmazia-espezialitateen, produktu sanitarioen, bioziden edo elikadura-produktuen izenen berdina edo antzekoa edo haiekin nahasgarria, eta ezin die erreferentziarik egin patologia-izenei.
  • Publizitatean erabiltzen diren irudiek ez dute nahasmenik sortu behar beste elikagai edo kontsumo-produktu batzuekin, osasuna eta segurtasuna arriskuan jartzea saihesteko. Bainuan eta normalean esku bustiekin erabiltzeko kosmetikoak ez dira merkaturatu behar beirazko ontzietan edo jota erraz hausten den beste edozein materialez eginikoetan, ebakiak edo zauriak egitea saihesteko.

Informa zaitez erosi baino lehen, arazorik ez izateko. Gogora ezazu etiketa dela informazio jasotzeko elementu garrantzitsuena. Komeni da gomendio orokor hauek kontuan izatea:

  • Erosi etiketatuta datozen produktuak, etiketa segurtasun-garantia bat baita.
  • Etiketa aurkitzen ez baduzu, ondo itsatsita ez egoteagatik edo norbaitek kendu izateagatik, komeni da beste produktu berdin batzuek baduten ikustea, eta etiketa duen bat erostea.
  • Etiketa bat ondo irakurri ezin baduzu edo zer dioen ulertzen ez baduzu, galdetu establezimenduan.
  • Gogoratu etiketak parametro objektiboak eskaintzen dituela. Gama bereko bi produktu konparatu nahi baduzu, erosteko erabakia jakinaren gainean egonda hartzeko aukera ematen du etiketak.
  • Gorde etiketa produktuaren bizi-ziklo osoan, baliteke eta erosi ondoren behar izatea. Gorde, halaber, ordainagiriak eta produktuarekin erlazionatutako beste edozein agiri, hala nola publizitate-liburuxkak.

Eguzkitan jarri aurreko ardurak (2016)

Liburuxka deskargatu (pdf, 2,06 MB)

Eguzkia hartzeko hartu beharreko aholkuak (2017)

Informazio-orria deskargatu (pdf, 305 kB)

Beltzarantze artifiziala (2016)

Informazio-orria deskargatu (pdf, 944 kB)

Bideoak

Azken aldaketako data: