KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaur egun
  4.  
  5. Albisteak eta prentsa oharrak

Kontsumobidek ia milioi bat eta erdi euro bideratuko du 2018an Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetarako eta kontsumo-elkarteetarako

Argitalpen-data: 

Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 15ean amaituko da

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak 2018an guztira 958.570 euroko diru-laguntza bideratuko du Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetarako, betiere kontsumitzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta babesteko.

Kontsumobidek kontsumo-politikak indartzeko ematen ditu diru-laguntza horiek, baita kontsumitzaileak babestera zuzendutako jarduerak garatzen dituzten erakundeen lana parekatzeko ere.

2018rako laguntzen deialdiak hiru gastu mota diruz laguntzea hartzen du aintzat:

  • Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen informaziorako eta prestakuntzarako jarduerak abian jartzea eta egitea eta argitalpenak argitaratzea eta hedatzea: 859.171 euro.
  • Kontsumoa ikuskatzeko jarduerak egitea: 80.000 euro.
  • Kontsumitzaileen Informaziorako Udal Bulegoetarako (KIUB) zentroak eta zerbitzuak instalatzea, berritzea, zabaltzea, ekipatzea edo kokalekuz aldatzea: 19.399 euro.

Bestalde, Kontsumoko Euskal Institutuak 2018an guztira 451.000 euroko diru-laguntza bideratuko du kontsumitzaileen elkarteetarako, betiere funtzionamendu-gastuak, laguntza juridikoko gastuak, kontsumo-proiektuetako gastuak eta berrikuntza teknologikoko gastuak ordaintzeko.

Elkarte horiek dira kontsumitzaileen eta erabiltzaileen interesak babesteko ordezkaritzako eta partaidetzako bidea. Laguntzen helburua da erakunde horien garapena indartzea eta sustatzea, eta modu aktiboan eta ekonomikoan laguntzea horien aholkularitzako, babeseko eta informazioko eginkizunetan.

Diru-laguntza jaso dezaketen lau ildo daude:

  • Kontsumitzaileentzako arreta (1. ildoa): 245.000 euro.
  • Laguntza juridikoa (2. ildoa): 155.000 euro.
  • Kontsumo-proiektuak (3. ildoa): 15.000 euro.
  • Berrikuntza teknologikoko proiektuak (4. ildoa): 36.000 euro.

Laguntzak eskatzeko epea 2018ko otsailaren 15ean amaitzen da. Eskaerak bitarteko elektronikoz aurkeztu beharko dira euskadi.eus egoitza elektronikoan. Horretarako, eskaera-ereduari jarraituko zaio eta eskatzen den dokumentazioa txertatu beharko da. Kontsumobideren web-gunean kontsultatu ahal izango da informazio osagarria, Laguntzak eta diru-laguntzak atalean edo Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoan.

Informazio gehiago:

Ebazpena, 2017ko abenduaren 11koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, toki-erakundeei eta haiek sustatutako erakundeei kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta interesak sustatzeko eta babesteko diru-laguntzak emateko 2018ko deialdia jakinarazten duena (EHAA, 247. zk., 2017ko abenduaren 17koa).

Ebazpena, 2017ko abenduaren 20koa, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariarena, kontsumitzaileen elkarteen funtzionamendu-gastuak, laguntza juridikoko gastuak, kontsumo-proiektuen gastuak eta berrikuntza teknologikoko proiektuen gastuak ordaintzeko diru-laguntzak ematea arautzen duena (EHAA, 247. zk., 2017ko abenduaren 17koa).

Euskadi, auzolana