KontsumoBIDE. Kontsumoko Euskal Institutua

euskadi.eus-en hasierako sarbidea

Bilatu

Hemen zaude:
  1. Hasiera
  2.  
  3. Gaur egun
  4.  
  5. Albisteak eta prentsa oharrak

Gurutze Gorriari eman dizkio Kontsumobideko zuzendariak bere ikuskaritza-kanpainetarako eskuratutako jostailuak

Argitalpen-data: 

Institutuak kontsumo arduratsuaren eta solidarioaren alde egiten du apustu eta, aurreneko aldiz, artikuluak eman ditu gizarte-egoera ahulenean dauden familientzat

Kontsumo arduratsua eta solidarioa sustatzea da Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren menpeko erakunde autonomo den Kontsumobideren helburuetako bat. Asmo horrekin, bere ikuskaritza-kanpainak egiteko eskuratutako jostailuak gizarte-egoera ahulean dauden familiekin lan egiten duen gizarte-erakunde bati ematea erabaki du erakundeko zuzendari Nora Abetek, kasu honetan Gurutze Gorriari. Era horretan, halako elkarteek sustatutako kanpainetan lagundu nahi du erakundeak, baliabide gutxien dituzten adingabeek ere Gabonak disfrutatu ditzaten.

Nora Abetek Gurutze Gorriko ordezkari Manu Calvori eman dizkio gaur jostailuak elkarteak Bilbon daukan egoitzan. Abeterentzat, Kontsumobidek, prestakuntza- eta informazio-jardueren bitartez kontsumo arduratsua eta solidarioa sustatzeaz gain, exenplu eman behar du bere ekintzekin: "Erakunde publiko bat garenez gero, pauso zehatzak eman behar ditugu eta gure gizarteak duen pentsamoldea aldatzen lagundu. Aurreneko aldia da hau institutuak ikuskaritza-kanpainak egiteko erositako jostailu horiek ematen dituena, eta ez da azkena izango", adierazi du.

Kontsumobidek, Merkatuaren Ikuskaritza eta Kontrol Unitatearen bitartez, ikuskaritza-kanpaina desberdinak egiten ditu aldizka, eta helburua da zehaztea Euskadiko kontsumitzaileen eskueran jartzen diren produktuek eta zerbitzuek indarrean dagoen araudiak ezarritako segurtasun, informazio eta etiketatze baldintzak betetzen ote dituzten.

Aurrera eramandako jostailu-kontrolen kasuan, ikuskatzaileek ziurtatu egiten dute salgaiek etiketatze eta markaketa aginduak betetzen dituztela. Gainera, eta produktu-motaren arabera, unitateko arduradunak salgaien ale batzuk bidaltzen ditu laborategi batera, egoera desberdinen aurrean nola erantzuten duten ikusteko, seguruak direla ziurtatzearren.

Euskadi, auzolana