Kontsumobide

Kontsumobidek jakinarazi duenez Kontsumoko Euskal Institutua ez da lankidetzan arituko Ledak jartzeko Efusion Energy enpresa egiten ari den kanpainan

Argitalpen-data: 

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari jakinarazi zaionez, Efusion Energy enpresak iragarki-kartelak ipini ditu zenbait portaletan, informatuz datozen egunetan teknikari baten bisita izango dutela portal horietako etxebizitzetako argiak Ledetara aldatu ahal izateko, “Renove LED” kanpainari jarraituz eta Kontsumobideren logoa erakunde laguntzaile gisa agertuz. Mota horretako argiak erosteko egin behar den gastu handia kontuan hartuta, langile komertzialek finantzaketa-plan bat ere eskaintzen dute aukeran.

Kontsumobidek jakinarazi nahi du institutu hau ez dela kanpaina horretan parte eta, gainera, bere ustez nahitaezkoa da argi uztea ez dagoela araurik behartzen dituenik herritarrak beren etxeetako bonbilak aldatzera eta horien ordez LED argiak ipintzera. Bestalde, gogora ekarri duenez:

Kontsumobidek dagozkien ekintzak eramango ditu aurrera halako egoerak berriro gerta ez daitezen.