Kontsumobide

Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak lehen Kontsumoko Sarien deialdia iragarri du

Argitalpen-data: 

Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak lehen aldiz deitu ditu 2018ko Euskadiko Kontsumoko sariak; horiek Turismo eta Merkataritzakoekin bat egingo dute, sektorearen lana aitortzeko. Nora Abete Kontsumobideko zuzendariak azaldu du sari horien helburua honako hau dela: “kontsumo-eragile guztiek eta kontsumo arduratsuarekin lotuta dauden erakunde guztiek beren jardun-eremuetatik Euskadin kontsumitzaile arduratsuak eta beren eskubideen defentsa ona eraginkortasunez lortzeko egiten duten ahalegina nabarmentzea”.

Deitutako sariak jaso ahalko dituzte pertsona kontsumitzaileen eskubideak defendatzeko eta babesteko lan egiten duten edo kontsumo arduratsuaren aldeko jarduketak egiten dituzten erakunde publikoek eta pribatuek, fundazioek eta irabazi-asmorik gabeko elkarteek. Halaber, sari horiek jaso ahalko dituzte Euskadin pertsona kontsumitzailea babesteko sektorean lanbide-ibilbide zabala duten pertsonek edo kolektiboek.

Bi sari izango dira: bat, pertsona kontsumitzailea eta kontsumitzaile gisa duen prestakuntza hobeto babestea lortzeko jarduketen kategoriakoa; eta, beste saria, lanbide-ibilbide zabala duten eta Euskadin pertsona kontsumitzaile arduratsuen prestakuntzan eta babesean lagundu duten edo laguntzen duten pertsonen edo kolektiboen lanbide-ibilbideagatik.

Proposamenak eta hautagaiak aurkezteko azken eguna 2018ko urriaren 25a izango da.