Kontsumobide

Zabalik dago Consumópolis14 eskola-lehiaketan parte hartzeko izena emateko epea

Argitalpen-data: 

Edizio honen lema honako hau da: 'Zure segurtasunagatik: ba al dakizu zer kontsumitzen duzun?'
Izena emateko epea 2018ko urriaren 8an hasi eta 2019ko otsailaren 15ean amaitzen da.
Aurreko edizioa, Euskadiko ikastetxe batek jaso zuen saria, Nuestra Señora de Begoñak (Bilbao).

Lehiaketa Kontsumo, Segurtasun, Elikadura eta Nutrizioko Espainiako Agentziak (AECOSAN) eta autonomia-erkidegoek deitu dute, eta kontsumo arduratsuaren eta bizi-kalitatearen zenbait alderdi barne hartzen ditu; helburu du ikastetxeetako ikasleen parte-hartzea sustatzea. Parte hartzen dutenek kontzienteki, kritikoki eta elkartasunean hausnartuko dute kontsumo arduratsuaren zenbait alderdiren inguruan.

Parte hartzeko hiru maila daude:

  • 1. maila: Lehen Hezkuntzako bosgarren eta seigarren mailak.
  • 2. maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren mailak
  • 3. maila: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren eta laugarren mailak

Parte hartzeko, 5 ikasleko taldea eratu behar da, eta hura ikastetxeko irakasle batek koordinatuko du. Arduradun horrek taldea edo taldeak erregistratuko ditu, zuzenean, www.consumopolis.es gunean.

Lehiaketak bi fase ditu.

Lehenengoa autonomikoa da, eta, bertan parte hartzen dutenek erronka bikoitzari egin beharko diote aurre, taldeetan. Alde batetik, Consumópolisen hiri birtualean barrena ibili, proba ludiko eta pedagogiko batzuk gainditzeko. Bestetik, lan bat diseinatu, prestatu eta aurkeztu beharko dute, eta, horretarako, produktu berria eta originala sortu beharko dute, dagokion derrigorrezko etiketarekin. Kontsumobidek Euskadi barruan maila bakoitzeko talde irabazleak hautatuko ditu.

Bigarren fasean fase autonomikoan hautatutako hiru taldeek parte hartuko dute, eta gainerako autonomia-erkidegoekin lehiatuko dira. Kategoria bakoitzeko talde irabazleek, sari gisa, diploma egiaztatzailea eta ordenagailu eramangarria edo tableta bat jasoko dute, ikasle eta irakasle bakoitzarentzat. Era berean, saritutako ikastetxeek saria jasoko dute, eskudirutan, 2.000 eurokoa, bai eta diploma egiaztatzailea ere.

Consumópolis14ren oinarri eta jarraibideei buruzko argibide gehiago Kontsumobideren web-orrialdean.