Kontsumobide

Gasa eta elektrizitatea merkaturatzeko etxeek ezin dute urtebeteko antzinatasuna baino gehiago duen fakturarik erreklamatu

Argitalpen-data: 

Kontsumobide – Kontsumoaren Euskal Erakundeak, azken egunotan, kexak eta kontsultak jaso ditu, gasa merkaturatzeko etxe bat urtebetetik gorako antzinatasuna duten fakturak erreklamatzen ari delako. Kexa horiek, batik bat, Bergara-Arrasate eremuan izan dira.

Egoera horretan, Kontsumobidek gogorarazi du gasa eta/edo elektrizitatea merkaturatzen duten konpainiek ezin dutela urtebetetik gorako atzerapena duen kontsumo-fakturarik egin, eta kontsumo horiek ere ezin dituztela erreklamatu.

Benetako kontsumotik beherako fakturazioak egonez gero, motiboak kontagailuan eginiko irakurketak edo matxurak izan badira, gasaren eta elektrizitatearen enpresek aparte fakturatu ahalko dute fakturatu gabeko kontsumoaren defizita. Kasu horietan, kontsumitzaileak kontsumitu duena ordaindu beharko du –gehienez urtebeteko epean–, eta ordainketa horren hainbanaketa eskatu ahalko du, akatsa egin denetik igaro den hilabete-kopuru adina hileko fakturatan, baina atzerapen hori ezingo da urtebetetik gorakoa izan. Gasaren kasuan, aparteko fakturazioa administrazio-akats baten ondoriozkoa bada, epea 6 hilekoa izango da. Elektrikek jarraituko dute urtebete izaten, nahiz eta administrazio-akatsa izan.

Kontsumitzaileak gasa eta/edo elektrizitatea merkaturatzen duen etxea bere eskubideak urratzen ari dela uste badu, edo horren zalantzarik badu, Kontsumobidek gomendatzen du lehendabizi enpresa merkaturatzailean bertan erreklamatzea eta, beharrezkoa izanez gero, ondoren Kontsumobiden edo KIUBetan.