Kontsumobide

Kontsumobidek Kontsumoko Arbitrajeari atxikitzeko kanpaina bat abiarazi du Euskadiko enpresentzat, profesionalentzat eta saltokientzat

Argitalpen-data: 

Institutu horren helburua da 900 enpresa berrik bat egitea gorabeherak konpontzeko bide estrajudizial honekin

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak kanpaina bat hasiko du Euskal Autonomia Erkidegoko 900 enpresa, profesional eta saltoki kontsumoko arbitrajeari atxikitzeko. Bide horren bitartez, pertsona kontsumitzaileen eta konpainien arteko kontsumoko gatazkak arintasunez eta dohainik konpondu ahal izango dira estrajudizialki, eta ez da auzitegietara jo beharko. 

Arbitrajeari atxikitzeko kanpaina 2019ko martxoan egingo da Euskal Autonomia Erkidegoko 38 udalerritan baino gehiagotan, tartean direla lurralde historikoetako hiru hiriburuak. Araba/Álavan, hiriburuan, eskualde batean eta herri batean egingo da; Bizkaian, berriz, 18 herritan eta Bilbon; azkenik, Gipuzkoan, 15 herritan eta Donostia / San Sebastiánen. Kontsumobidek 20 arlotan baino gehiagotan eragin nahi du, bertan direla ikastetxeak, bidaia-agentziak, etxetresna elektrikoen dendak eta LTZ (laguntza teknikoko zerbitzuak), merkataritza elektronikoko enpresak, mezularitza eta eraikuntzakoak, igeltseroak, pintoreak, baita gimnasioak, hotelak, haurtzaindegiak edo zahar-egoitzak. 

Egun, Euskal Autonomia Erkidegoan lan egiten duten 15.567 enpresak bat egin dute Kontsumoko Arbitrajearekin, eta bide estrajudizialarekin duten konpromisoa adierazten duen ikur bat erakusten dute. Kontsumobide Kontsumoko Arbitrajearen eragina handitzeko ari da lanean, pertsona kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideen defentsan funtsezko pauso bat emateko. 

Kontsumoko Arbitrajearen funtzionamendua herritarrentzako berme gehigarria da. Pertsona kontsumitzaile batek uste badu bere eskubideak urratuak izan direla, bide estrajudizial honi atxikitzea eska dezake. Konpainia dagoeneko atxikita badago, prozedura automatikoki abiarazten da. Bestela, kasu zehatz horretarako arbitrajea onartzera gonbidatzen zaio. 

Hasiera batean, Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutua akordio batera heltzen saiatzen da, aldeen arteko bitartekaritza eginez. Aldiz, lortzen ez badu, arbitraje-organoak parte hartzen du, eta hirugarren independente eta inpartzial gisa jokatzen du. Berak, aldeen frogak eta jarrerak aztertu ondoren, erabaki bat hartzen du: arbitraje-laudoa. Emango den ebazpena hiru hilabetetan eman behar da gehienez, eta amaiera ematen dio, arin eta dohainik, auziari, auzitegietara jo beharrik gabe.

Kanpainako datuak

Argibideetarako

Kanpainako udalerriak

  • Araba/Álava: Laudio, Vitoria-Gasteiz, Arabako Errioxa.
  • Bizkaia: Zornotza, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Bermeo, Bilbo, Durango, Erandio, Ermua, Galdakao, Gernika, Getxo, Leioa, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Mungia, Valle de Trápaga-Trapagaran, Etxebarri
  • Gipuzkoa:.

Andoain, Arrasate/Mondragon, Azkoitia, Azpeitia, Donostia / San Sebastián, Eibar, Errenteria, Hernani, Irun, Lasarte-Oria, Tolosa, Zarautz, Beasain, Elgoibar, Bergara, Legazpi.

Xedeko arloak

  • Akademiak eta ikastetxeak Ibilgailuak gidatzeko autoeskolak
  • Bidaia-agentziak
  • Arkitektoak eta aparejadoreak Ingeniariak
  • Etxetresna elektrikoen dendak eta LTZ (laguntza teknikoko zerbitzuak)
  • Musika-tresnen dendak
  • Merkataritza elektronikoko enpresak
  • Eraikuntza-enpresak, igeltseroak, pintoreak, iragazgaizteak, zur eta metalezko arotzak, iturginak, elektrizitatea, burdindegiak, beirategiak... (dendak, enpresak eta arloko profesionalak)
  • Mezularitza-enpresak
  • Loradendak
  • Haurtzaindegiak
  • Gimnasioak
  • Hotelak, hostalak eta nekazaritza-turismoa
  • Higiezinak eta aseguruak
  • Optikak, protesi akustikoak eta ortopediak
  • Lurrindegiak
  • Auto, motozikleta eta bizikleten salerosketa eta konponketarako tailerrak
  • Altzari-dendak Tapizeriak Eskulangintza Etxeko dekorazioa (arloko profesionalak eta dendak) Lanpara-dendak
  • Ordenagailu, informatika, diseinu grafiko eta telefonia-dendak
  • Tindategiak
  • Pertsona zaharren egoitzak