Kontsumobide

Produktuen etiketak

Produktuei etiketak jartzea nahitaezkoa da, kontsumitzaileen oinarrizko bi eskubide hauek direla eta: informazio-eskubidea eta segurtasun-eskubidea.

Etiketa da produktuei eta haien fabrikatzaileei buruzko informaziorik objektiboena izateko duzun biderik fidagarriena. Gainera, babes-tresna bat ere bada etiketa, eta produktuak konparatzeko eta komenigarriena hautatzeko aukera ematen dizu.

Etiketak erregulatzen dituzten arau ugari eta askotarikoak daude. Lor dezakezu informazio gehiago honako produktu hauei buruz: elikagaiak, kosmetikoak, jostailuak, altzariak, eta ehunak, oinetakoak eta osagarriak.

Etiketa ekologikoa Etiketa ekologikoaEuro-hostoa

Europako ekologia-etiketa borondatezko programa baten parte da. Hain zuzen, 1992an sortu zen programa hori, enpresek ingurumena gehiago errespetatzen duten produktuak eta zerbitzuak merkaturatzea sustatzeko. Ekologia-etiketa duten produktu eta zerbitzuek lore baten logotipoa izaten dute, erraz identifikatzeko. Gaur egun, Europako Batasuneko ekologia-etiketak hainbat produktu eta zerbitzu biltzen ditu (eta gero eta gehiago dira); besteak beste: garbitzeko produktuak, paperezko produktuak, ehunak, kosmetikoak, etxe eta lorategietarako produktuak, lubrifikatzaileak. 

Europako Batasunean modu ekologikoan ekoitzi diren elikagaiak identifikatzeko berariazko etiketa bat ere badago. Etiketa hori, normalean 'euro-hosto' deritzona, 834/2007 (EB) Erregelamenduaren bidez onetsi zen, eta 2009ko urtarrilaren 1ean hasi zen erabiltzen. 'Euro-hosto' etiketa erabiltzeak ez du eragozten haren alboan beste etiketa batzuk estatu mailakoak edo pribatuak agertzea.

2013ko ekainaren 1etik aurrera, berriki eraikitako eraikinek nahiz saltzeko edo alokatzeko eraikinek eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria eta etiketa eskuratu beharko dute.

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege Dekretuak agintzen du eraikin berriek energia-eraginkortasunaren egiaztagiria eduki behar dutela. Betebehar hori bera daukate saltzeko diren eraikinek edo errentari berriari alokatzen direnek (osorik edo zati bat -pisuak, adibidez-), baldin ordu arte ez bazeukaten egiaztagirik.

Ziurtagiri horrek etiketa energetikoa ekartzen du, eta etiketa horretan dator adierazita eraikina edo bere zatiak zenbateraino diren eraginkorrak, hainbat parametroren arabera (energia-kontsumoa, kutsadura, etab.). Eraikina edo eraikin-zatiak saltzeko zein alokatzeko eskaintza, sustapen eta iragarki guztietan agertu behar da energia-etiketa. Eraikitzekoak diren eraikinen kasuan, eraikitzen hasi aurretik, proiektuaren energia-ziurtapena eskuratu behar da, eta, obra amaitzean, bukatutako eraikinaren energia-ziurtapena.

Gainera, kontsumitzaileak kontuan izan behar du 500 m2 erabilgarri baino gehiago duten salerosketa establezimenduek eta lokal ireki berriek ere ondo ikusteko moduko leku nabarmenean jarri behar dutela etiketa, baldin horren ziurtagiria edukitzeko betebeharra badute. 

Informazio gehiago Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren webgunean.

Araudia:

Energia-etiketa berria hozkailu batentzat
Energia-etiketa berria hozkailu batentzat

Etxetresna elektrikoen energia-etiketek energiaren eta oinarrizko beste baliabide batzuen kontsumoari buruzko informazioa ematen dute, gailu-mota bakoitzari buruzko datu osagarriez gain. Horrela, gure beharretara ongien egokitzen dena hauta dezakegu.

Energia-etiketa gailu hauek izan behar dute:

  • Hozkailuak eta izozkailuak
  • Etxeko danbor-lehorgailuak
  • Etxeko garbigailuak
  • Etxeko garbigailu-lehorgailu konbinatuak
  • Aire girotua
  • Ontzi-garbigailuak
  • Telebistak

Energia-etiketak ematen duen informazioa hiru ataletan banatuta agertzen da:

  • Enpresa fabrikatzaileari eta etxetresna elektrikoaren modeloari buruzko datuak.
  • Gailuaren energia-eraginkortasun mota: A (A+++, A++, A+ eta A) motakoak dira eraginkortasun handienekoak, eta D motakoak, berriz, izan litekeen eraginkortasunik txikienekoak
  • Etxetresna elektriko mota bakoitzari dagozkion datu espezifikoak.
Energia-etiketak: piktograma komun berriak
Piktograma komunak

2011ko abendutik aurrera, enpresek nahitaez jarri behar dute Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2010/30/UE Zuzentarauak arautzen duen energia-etiketa berria. Zuzentarau hori transposizioz eraman da Espainiako legeriara, 2011ko urriaren 14ko 1390/2011 Errege Dekretuaren bidez energiarekin erlazionatutako produktuek energiaren eta beste baliabide batzuen kontsumoari dagokionez etiketen eta informazio normalizatuaren bidez eman behar duten informazioa arautzen du Errege Dekretu horrek.

Etxetresna elektrikoetarako etiketa berrian handitu egin da energia-eraginkortasunaren eskala, A+++ adierazleraino, eta gailuen kontsumoari eta soinuari buruzko piktograma berriak egin dira.

 

Energia-etiketak: ontzi-garbigailuak
Ontzi-garbigailuak

 

 

Energia-etiketak: hozkailuak
Hozkailuak

 

 

Energia-etiketak: ardotegiak
Ardotegiak




Energia-etiketak: telebistak
Telebistak
Energia-etiketak: 
garbigailuak
Garbigailuak




Gurpilen etiketak
Gurpilen etiketak

2012ko azaroaren 1ean indarrean sartu zen 1222/2009 (EE) Erreglamendua, azaroaren 25ekoa, gurpilak etiketatzeari buruzkoa, euren eraginkortasuna karburante kontsumoaren inguruan eta beste oinarrizko parametroen inguruan.

Etiketan agertzen diren hiru piktogramek ondorengo ezaugarriak adierazten dituzte:

  • Karburante kontsumoari lotutako eraginkortasuna.
  • Bustitako azalarekiko itsaspena.
  • Gurpilaren kanpoko errodadurak sortutako zarata.




Bideo-jokoak ikus-entzunezko entretenimendu-produktuak dira, eta, 2009tik, kultura-industriako produktutzat hartzen dira. Beraz, ez dira jostailutzat hartzen. Musika, liburu eta filmekin gertatzen den bezala, adin guztietarako bideo-jokoak daude, eta eduki oso desberdinak dituzte. Hori dela eta, ez lirateke zentsuratu behar, indarkeria edo sexu esplizitua erakusten duten liburu edo filmak zentsuratzen ez diren bezala.

Baina bideo-jokoek zenbait etiketa izan behar dituzte, adin txikikoak haientzat egokiak ez diren edukietatik babesteko. PEGI (Pan European Game Information) kodea deritzo markaketa horri, eta, zenbait piktogramaren bidez, informazio hau ematen du:

  • Bideo-jokoa erabiltzeko gutxieneko adina.
  • Bideo-jokoan dauden edukiei buruzko ohartarazpena.

Bideo-jokoak (2016)


"Bideo-jokoak" informazio-orria (pdf, 372 KB)

Informa zaitez erosi baino lehen, arazorik ez izateko. Gogora ezazu etiketa dela informazio jasotzeko elementu garrantzitsuena. Komeni da gomendio orokor hauek kontuan izatea:

  • Erosi etiketatuta datozen produktuak, etiketa segurtasun-garantia bat baita.
  • Etiketa aurkitzen ez baduzu, ondo itsatsita ez egoteagatik edo norbaitek kendu izateagatik, komeni da beste produktu berdin batzuek baduten ikustea, eta etiketa duen bat erostea.
  • Etiketa bat ondo irakurri ezin baduzu edo zer dioen ulertzen ez baduzu, galdetu establezimenduan.
  • Gogoratu etiketak parametro objektiboak eskaintzen dituela. Gama bereko bi produktu konparatu nahi baduzu, erosteko erabakia jakinaren gainean egonda hartzeko aukera ematen du etiketak.
  • Gorde etiketa produktuaren bizi-ziklo osoan, baliteke eta erosi ondoren behar izatea.

Azken aldaketako data: