Kontsumobide

Emozioen eginkizuna kontsumoari buruzko hitzaldia

Kontsumobidek, 2019ko otsailaren 26an antolatu duen hitzaldi berriaren partaide egin nahi zaituzte.

Urteak dira Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuak “Kontsumo prestakuntza Ikastetxeetan” programa ibiltaria eskaintzen duela. Ikasleen artean kontsumo arduratsuko ohiturak sustatzea da programaren helburua, baita esparru horretan guraso eta irakasleak hezteko hezkuntza-jarraibideak eskaintzea ere. 

Irakasleak orientatzeko programak duen zerbitzutik garrantzi handiko hitzaldi bat antolatu dugu interesatuta dauden irakasle guztientzat.

'EMOZIOEN EGINKIZUNA KONTSUMOAN'
Eguna: 2019ko otsailaren 26a Ordua: 17:30 – 19:00
Lekua: Gasteizko berritzegunea. Gasteiz hiribidea, 93. 01009 Vitoria-Gasteiz

ZERGATIK GAI HORI?

Zerbait erostea erabakitzen dugunean, zer nagusitzen da? Gure garunak transmititzen duena edo gure bihotzaren bultzada? Kontsumitzen dugunaren zatirik handiena – elikagaiak, arropa edo teknologia, adibidez – lotuago dago gure emozioekin benetako premiarekin baino. Kontsumitzaileen erosketa-erabakiek, adina edozein izanda ere, uste baino neurri txikiagoan erantzuten diete prezioa, kalitatea eta gisako motibazioei edo produktuarekin lotutako bestelako argudioei; emozioak dira faktore erabakigarria. Erosketa-erabakien %70 - %80 modu inkontzientean hartzen dira. 

Garrantzitsua da ikasleek ulertzea beren emozioek eragina dutela kontsumitzen dituzten produktuen aukeraketan. Horretarako, emozio horiek identifikatzen eta kudeatzen jakin behar dute. Ikasleak, kontsumo-erabakiei dagokienez, beren emozioak identifika eta kudea ditzaten heztea konpetentzia horiek eskuratzeko, modu arduratsuan aritzea ahalbidetuko die esparru horretan. 

Hitzaldi horretara bertaratzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea (otsailaren 25a baino lehen), honako helbide honetara email bat igorrita: kontsumobide.formacion@kontsumobide.eus 

Honako datu hauek adierazi behar dira emailean: 

  • Parte hartuko duen pertsonaren izen-deiturak.
  • Zein ikastetxetan lan egiten
  • Harremanetarako telefono-zenbakia eta helbide 

 

 

Lege informazioa:
Datu pertsonalak babesteari buruzko 15/1999 Lege Organikoan xedaturikoa betez, Kontsumobidek jakinarazten dizu ematen dizkiguzun datu pertsonalak fitxategi batean gordeko direla, horren arduraduna Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutua izanik, eta baimen hau nahiz eskatzen dituzun zerbitzuak behar bezala kudeatzeko helburuarekin tratatuko dira. Nahi izanez gero, Legean aurreikusitako eskuratzeko, zuzentzeko, baliogabetzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, idazki bat bidaliz Kontsumobide Kontsumoko Euskal Institutura (Santiago kalea 11, 01002 Vitoria-Gasteiz).