Kontsumobide

Martxoaren 15ean ospatzen da Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Eguna

Argitalpen-data: 

Egun horretan Kontsumobide kalera aterako da, kontsumitzaileengandik gertuago egoteko.

Hemen aurkituko gaituzu:

  • Bilbao Areatzako zubian: Kontsumoaren inguruko jolasak. Parte hartzen dutenek saria jasoko dute. Informazio-stand bat egongo da. Ordutegia: 10:30etik 14:30era eta 16:30etik 19:30era 
  • Gasteiz Azoka Plazan: 20 euroko 10 bonu zozkatuko dira eta informazio-stand bat egongo da. Ordutegia: 9:00etatik 14:00etara.
  • Donostia Gipuzkoa Plazan:informazio-stand bat. Ordutegia: 10:30etik 14:30era

Informazio-standetan liburuxkak eta dibulgazio-materiala banatuko da, kontsumitzaileei beraien eskubideen inguruan informatzeko.

Zain gaituzu!