Kontsumobide

2011eko alerta nabariak

Produktua: CRIVIT SPORTS tranpolin segurtasun-sareduna, LIDLena.
Arriskua: tranpolina haustea (estalperik gabe uzteagatik) eta, ondorioz, erortzea eta lesioak.
Hartutako neurriak: Dirua itzultzea.

Lidl-en webguneko oharra

Produktua: BUGABOO BEE umeentzako kotxeak, BUGABBO-renak.
Arriskua: Aurreko gurpilak blokeatzea eta kotxea iraultzea, eta, ondorioz, umea erortzea eta lesioak.
Hartutako neurriak: Aurreko gurpilak dohainik aldatzea.

Bugaboo-ren webguneko oharra

Produktua: PAX AURLAND ate ispiluduna, IKEArena.
Arriskua: Ispilua askatzea eta erortzea, eta, ondorioz, lesioak.
Hartutako neurriak: Atea dohainik aldatzea.

Ikea-ren webguneko oharra

Produktua: Bravia LCD TV markako hainbat telebista tresna, SONYrenak.
Arriskua: Gehiegi berotzea eta, ondorioz, sutea.
Hartutako neurriak: Ikuskapena eta, hala badagokio, produktua dohainik konpontzea.

Sony-ren webguneko oharra

Produktua: BUSA markako denda tolesgarria, IKEArena.
Arriskua: Alanbrezko egitura apurtzea eta, ondorioz, lesioak.
Hartutako neurriak: Merkatutik kentzea eta ordaindutakoa itzultzea.

Ikea-ren webguneko oharra

Produktua: Bugaboo Cameleon-ean adaptatzaileekin jarritako Graco umeentzako kotxea eta erantsitako patinetea, BOGABOOrenak.
Arriskua: kotxea askatzea eta erortzea.
Hartutako neurriak: Zuzen erabiltzeko oharra.

Bugaboo-ren webguneko oharra

Produktua: ELGA FENSTAD ate lerragarri ispiluduna, IKEArena.
Arriskua: Ispilua askatzea eta erortzea, eta, ondorioz, lesioak.
Hartutako neurriak: Atea dohainik aldatzea.

Ikea-ren webguneko oharra

Produktua: EXO-400 kaskoa (tailak: M, L, XL, XXL) eta EXO-450 kaskoa (taila guztiak), SCORPION SPORTS EUROPE-enak.
Arriskua: Segurtasunean akatsa.
Hartutako neurriak: Segurtasun elementu osagarria jartzea.

Scorpion Sports Europe-ren oharra

Produktua: Mutikoen B’Twin bizikleta, 20 RACING BOY 3, 2011. urtekoa, erreferentzia:1331627.
Arriskua: Lesioak eragitea, direkzioko funtzionamendu-arazoengatik.
Hartutako neurriak: Decathlon dendara joatea, produktua behar bezala jartzeko.

B’Twin-en oharra (pdf, 167 Kb)

Produktua: Argindar-egokigailua, 4-in-1 Notebook Power Adapter PW-1280p., TRUSTena.
Arriskua: Zirkuitulaburra, gainberotzea eta sutea.
Hartutako neurriak: Produktua ordezkatzea, dohainik.

Trust-en webguneko oharra

Produktua: Via ferratarako SCORPIO lokailua eta ABSORBICA energia-xurgagailua, PETZLenak.
Arriskua: Segurtasun-josturarik ez daukatenez, erorikoak gerta daitezke.
Hartutako neurriak: Produktua berreskuratzea, ikuskatzeko, eta segurtasun-alerta ematea, berrikusteko.

Petzl-en oharra (pdf. 1,47 Mb)

Produktua: VALIRAren aluminiozko kafeontzien zenbait modelo.
Arriskua: Kafeontziaren azpiko zatia askatzea hondotik, ondorioz kalte materialak eta erredurak eraginez.
Hartutako neurriak: Produktua ordezkatzea.

Valira-ren oharra (pdf, 39 Kb)

Produktua: IKEAren FÖRSTÅ kafeontzi/teontzia.
Arriskua: Beira puskatzea; ondorioz, te edo kafe jarioak erredurak eragin ditzake eta beirak, berriz, zauriak.
Hartutako neurriak: Produktua bueltatzea eta dirua itzultzea.

Ikea-ren webguneko oharra

Produktua: VIKING markako belar-ebakitzekoak, 6. eta 7. seriekoak, BBC enbragedunak, ANDREAS STIHLenak.
Arriskua: Hortzak txikitzea, eta ondorioz, istripu larria eragitea.
Hartutako neurriak: Produktua konpontzea, dohainik.

Andreas Stihl-en oharra

Produktua: IKEAren beirazko RUND edalontziak.
Arriskua: Beiraren lodiera dela-eta ontzia puskatzea, lesioak eraginez.
Hartutako neurriak: Produktua bueltatzea eta dirua itzultzea.

Ikea-ren webguneko oharra




Alertak:  2018    2017    2016   2015   2014   2013   2012   2011

Azken aldaketako data: