Kontsumobide

2.0 ikasgela birtuala, Lehen Hezkuntza eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzarentzat

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak online prestakuntzarako beste unitate batzuk diseinatu ditu, argitaratutako material didaktikoa osatzen dutenak. Herritarrek honako webgune honetatik eskuratu ahal izango dituzte, doan.

Kontsumo arduratsurako hezkuntza herritarren eskubidea da, eta Kontsumobidek bere prestakuntza-zentroen eta programen bidez sustatzen du.

Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IT) baliabide didaktiko gisa erabiltzea hezkuntzak gaur egun duen erronketako bat da.

Hemendik tailer birtualetara sar daiteke, tailer presentzialak osatzeko eta luzatzeko asmoz. Proposatzen ditugun jarduera birtualak teknologia horren erabilera aktiboa, irekia, autonomoa eta kontzientea bultzatu nahi dute; horrela, ikaslea gero eta gehiago jabetuko da ikasteko prozesuaz, eta gero eta protagonismo handiagoa hartuko du. Tailer horien bidez, zenbait gai lantzen dira, hala nola elikadura, publizitatea, finantzak eta Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT).

Azken aldaketako data: