Kontsumobide

Prestakuntza-programa: 'Kontsumobide, zuregandik gertu'

“Kontsumobide, zuregandik gertu” kontsumoaren errealitatera hurbildu nahi zaituen programa da, baita zure kezka eta ardurei erantzuna eman ere. Guk gai batzuk eskaintzen dizkizugu baina zure proposamenak aztertuko ditugu, informazioa edo egitarau bat eskatu besterik ez duzu egin behar. Zuentzako antolatuko dugu gure kontsumorako prestakuntza-zentroetan edo zuek esandako lekuan. 12 lagun batu besterik ez duzue egin behar. Informa zaitez.

Hartzaileak

KIUBak, guraso-elkarteak, txokoak, elkarteak eta abar. Eta zuretzako ere bai, interesa baduzu eta 12 laguneko taldea osatzen baduzue, gaia proposatu eta aztertuko dugu. Jendea falta bazaizue taldea osatzen lagunduko dizuegu.

Gaiak eta formatuak

Kontsumobidetik gai batzuk proposatzen dizkizugu, arduratzen zaituena bertan ez badago, esaguzu, guk aztertu eta antolakuntzari buruz mintzatuko gara. Hauek dira gai horietako batzuk:

Hitzaldiak

  • Erosketak: bermeak eta itzultzeak
    • Erosteko aukerak
    • Bermeak
    • Itzultzeko baldintzak
  • Kontsumoari buruzko oinarrizko argibideak
    • Kontsumitzaileak eta erabiltzaileak. Babesten gaituen araudia
    • Zer da kontsumo gatazka
    • Nola aurreikusi eta konpondu kontsumo-gatazkak
  • Merkataritza elektronikoa
    • Kontsumitzailea merkataritza elektronikoan: eskubideak eta betebeharrak
    • Kontratazio baldintzak legearen arabera
    • Erosketa segurua
  • Etiketek hitz egiten dute
    • Informazioa jasotzeko eskubidea
    • Produktuen etiketak
    • Etiketen motak
  • Etxearen alorrean energia hornidurei buruz jakin behar duzuna
    • Kontsumo eraginkorra etxean
    • Hornikuntzen kontratazioa
    • Fakturen berrikuspena. Kontsumo-fakturen azterketa eta xehapena

Eztabaida klasiko hauetaz gain, beste formatu batzuk eskaintzen dizkizugu:

Kontsumo Eztabaidak

Elkarlanean ikasteko metodologia batean oinarritzen den saioa da, non taldeak aukeratu den gaiari lotutako hainbat alderdi interesgarriri buruz hausnartzen eta eztabaidatzen duen. Saioan iritziak, bizipen pertsonalak eta informazioa ematen dituzte. Azkenik, Kontsumobideko arduradunaren aholkularitzarekin hainbat ondorio ateratzen dira, eta kontsumoaren ikuspuntutik jarduteko jarraibide egokiak adierazten dira.

  • Focus Group horretan dauden pertsonen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da saioa emankorra izan dadin.
  • Taldeak, gehienez, 20 lagunekoak izango dira.
  • Gaia honako hauen artean aukeratu behar da: telefonia, hornidurak edo erreklamazioak.

Esperientziatik ikasi

Talde-dinamika da, non eguneroko bizitzan gertatzen diren benetako kasuak abiapuntutzat hartuz, bertaratutako pertsonek ohiko arazo horiek konpontzeko modu egokiak ikasiko dituzten. Era berean, landutako gaiari buruzko bizipen pertsonal jakin batzuk azaldu ahal izango dituzte, eta partekatu nola konpondu omen ziren.

  • Case Study horretan dauden pertsonen parte-hartze aktiboa ezinbestekoa da saioa emankorra izan dadin.
  • Taldeak, gehienez, 20 lagunekoak izango dira.
  • Gaia honako hauen artean aukeratu behar da: telefonia, hornidurak edo erreklamazioak.

Iraupena

90 minutu jarduera bakoitza.

Tokia

Kontsumorako Prestakuntza-Zentroan edo udalen lankidetzaz zehaztuko diren udal-eremuetan.

Izen-ematea

bi bide dituzu:

Argibide gehiago

Azken aldaketako data: